Matematikari Euskaldunen VI. Topaketak

Data: 2024ko ekainaren 17a
Ordutegia: Astelehena. 9:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 12a
Matrikulatu

Aurkezpena

2013an hasi ginen UEUko Matematika sailetik Matematikari Euskaldunen Topaketak antolatzen, eta aurtengoa VI.a izango da. Matematikari euskaldunak asko gara eta eremu ezberdinetan dihardugu lanean. Elkarren berri izateko, esperientziak partekatzeko, gure arteko sarea antolatzen jarraitzeko eta posible bada elkarlanari bide emateko helburuaz dator topaketa.

Parte hartzera animatzen den orok bere jardunari lotutako edozein gai aurkezteko aukera izango du, hau da, besteei zertan dabilen azaltzeko aukera.

 

>> Entzun hemen Norteko Ferrokarrila irratsaioan antolatzaileei egindako elkarrizketa.

Helburuak

  • Matematika arloan lanean dihardutenen topagune izatea.
  • Bakoitzaren ikerketa gainerako parte hartzaileekin konpartitzea.
  • Arlo honetan diharduten besteengandik ikastea.

Nori zuzenduta

  • Matematika ikasketetako azken ikasturteetako ikasleak, matematikarekin lotutako masterretako ikasleak, matematika irakasleak, matematikan ikertzaileak.
  • Matematika irakasleak (edozein mailatan: lehen eta bigarren hezkuntza, DBH, Batxilergoa, unibertsitatea, etab.)
  • Beste arlo batzuetan matematika erabiltzen dutenak (matematikaren aplikazioak).

Jakintza-arloak