Lan eta bizi euskaraz. Eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia berriak arnasguneetatik.

Data: 2024ko ekainaren 13a
Ordutegia: Osteguna. 9:00-16:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko maiatzaren 6a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko ekainaren 10a
Matrikulatu

Aurkezpena

Euskararen normalizazioaren ikuspegitik, eremu sozioekonomikoaren eragina eta izaera egituratzailea agerikoa da. Gure bizitzaren parte handi bat lanean ematen dugu eta beste parte handi bat inoren lanaz baliatzen. Hala ere, jakin badakigu, hizkuntzaren aldetik harreman sozioekonomikoak ez direla neutroak: merkatuaren indarrek hizkuntza batzuk bultzatzen eta indartzen dituzte, eta beste batzuk zokoratu eta ahuldu.

Hala, geroz eta globalizatuago, neoliberalizatuago eta tertziarizatuago dagoen ekonomia batean ba al da lekurik euskararentzat? Enpresa ikuspegitik, baldin eta halakorik badu, zein da euskararen balio erantsia? Borroka sindikalean zein paper dauka hizkuntzak? Politika publikoen bidez bideratzen diren neurriak nahikoa al dira eremu sozioekonomikoan euskara normalizatzeko? Arnasguneek, dituzten ezaugarriengatik, zein aukera eskaintzen dituzte estrategia berrien diseinurako?

Udako ikastaro honek plaza eskaini nahi du eremu sozioekonomikoa euskalduntzeko estrategia, diskurtso eta lan-ildo berriak elkarrekin pentsatzeko.

 

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk eta Euskalgintzaren Kontseiluak.

 

Galtzaundi Euskara Taldea laguntzaile.

 

Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia eta Tolosako Udala

Helburuak

  • Eremu sozioekonomikoan euskararen normalizaziorako orain arteko estrategiak aztertu eta errezeta berriak proposatzea.
  • Arnasguneen iraupenerako lan munduaren aldagaiak duen garrantziaz hausnartzea, bai eta lan mundua euskalduntzeko arnasguneetatik bultzatu daitezkeen estrategiak jorratzea.
  • Lan mundua euskalduntzearen aldeko diskurtsoaren lanketa egitea begirada desberdinetatik.

Nori zuzenduta

  • Euskararen normalizazioaren alde lanean diharduten gizarte eragileetako kideei.
  • Euskara teknikariei.
  • Aholkularitza eta enpresa munduko kideei.
  • Sindikatuetako kideei.
  • Hizkuntza politikan eta gizarte eraldatzeko prozesuetan interesa duen edonori.

Jakintza-arloak