DE005 - Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna

Hasiera - Bukaera data: 2024ko apirilaren 24a - 2024ko maiatzaren 7a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Izaera: Online
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2024ko otsailaren 20a
Matrikula-epearen bukaera: 2024ko apirilaren 22a

Aurkezpena

Prezio berezia izango dute doktoretza egiten ari diren ikasleek. Matrikula egitean ziurtagiria bidali beharko dute.

 

Buru-mapak: antolaketa, sormena eta elkarlanerako tresna

Buru-mapen bitartez gai zehatz bat kartografiatu dezakegu, erregistroak bilduz, eremuak sortuz, eta konexioak eginez. Informazioa adierazteko eta antolatzeko aukera ematen digute, baina baita ere eta gerora irudikatutako hori gogora ekartzeko modu erreza eskaini ere. Horri gutxi balitz, sormenerako tresna ezin egokiagoa da, ideien asoziazioei esker.
Ikerketari lotutako lan askotan tresna baliagarriak dira buru/mapak: datuak eta ideiak antolatzeko, ideaziorako, oharrak hartzeko, arazoen ebazpenerako eta erabakiak hartzeko... Banaka ezezik, tresna boteretsua taldean lan egiteko eta taldeko lana modu errazean antolatzeko.

OHARRA: Ikastaroaren metodologia ez da urruneko irakaskuntzan kokatzen. Hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ez dira online saio sinkronoak izango. Ikasleak egin beharreko lana epe bi horien artean burutuko beharko du (argibide gehiagorako ikusi metodologia atala).

Irakasleak

Helburuak

  • Buru/mapen oinarria zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzea
  • Buru mapen erabilpena norberaren egunerokotasunean zein izan daitekeen esploratzea
  • Buru mapak egiten trebatzea

Edukiak

1. GAIA: Buru mapak: oinarriak
2. GAIA: Buru mapak: antolaketa eta sormenerako tresna
3. GAIA: Buru mapen beste erabilpen batzuk

Metodologia

Ikastaroa online modalitean izango da, UEUren Ikasgela Birtualaren bidez. UEUren online irakaskuntzarako eredu pedagogikoa izango du oinarri eta ikasleak era autonomoan antolatuko den arren, taldea izango du erreferentzia, ikasle guztiek gaiak aldi berean landuz.

Marko horretan oinarriturik ikastaroaren hasiera eta amaiera datak zehazturik daude baina ikasleek euren erritmora lan egin ahal izango dute astekako plangintza baten barne. Astekako antolaketa horrek edukien hurrenkera egokia lantzea eta taldeak ikaskuntza prozesua batera egin ahal izatea baimenduko du.

Nori zuzenduta

Ikastaro hau doktoretza egiten edo ikeketa munduan ari direnei zuzendua dago

Jakintza-arloak