Eibar, Euskaraz heziko duen hiria

Data: 2023ko azaroaren 21a
Ordutegia: Asteartea. 9:30-13:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 4
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko urriaren 27a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko azaroaren 20a

Aurkezpena

Lehendabiziko aldiz hiri hezitzailea kontzeptu bezala 1973. urtean aipatu zen UNESCOren txosten batean eta kontzeptuak bere baitan heziketaren eginkizuna zabaldu eta hedatzearen beharra aipatzen zen. Pixkanaka urteak pasata esperientzia eta lekukotasunaren arabera kontzeptua eraldatuz joan da.

Hiri hezitzailean hezkuntza (zentzu zabalean ulertuta) hiriaren proiektu politikoaren funtsezko ardatza da. Familiak eta eskolak oso eginkizun garrantzitsua betetzen jarraituko dute baina orain arte aitortu ez diren eragile berriak sartzen dira, ezagutzak transmititzeaz gain, balioetan eta portaeretan hezten hasiko direnak.

Hezkuntza eta prestakuntzak haur eta gazteei soilik eragin beharrean biztanle guztiak hartuko ditu gain pertsona orok izan behar duelako egungo gizarte eta erronkei eusteko gai.

Hiria berez hezitzailea dela esan dezakegu hiri-plangintzak, kulturak, ikastetxeak, kirol taldeak, zerbitzuak, elkarteak, zein komunikabideak beste askoren artean herritarrak hezteko moduak sortzen dituztelako. Gure helburua ordea guzti hau era kontziente batean egitea izango da.

Hiri hezitzailea aniztasuna, kultura, belaunaldiak eta formakuntzaren printzipioak barne hartzen dituen hiri bezala ulertzen dugu guk. Gizartea aldatzen doan heinean hezkuntzaren testuingurua ere aldatzen doa eta hezkuntza formalean zein ez formalean honek eragina dauka. Eskolek lana berrantolatu behar dute eta hiria bidelagun izan behar da prozesu honetan. Hiriaren beharrak identifikatu, izaera propioa sortu eta herritarrak subjektu aktiboak izatera bultzatu behar ditugu, hiriak hezitzaile izateko erantzukizuna hartzen du.

Helburuak

• Hiri hezitzailea zer den, nondik datorren eta dituen aukerak ikustea.

• Eibarko hiriak dituen aukera edo indarguneak jasotzea.

• Euskara eta euskal kulturaren inguruko ekimenen berri izan eta etorkizunera begirako aliantzak sortzea.

• Eibarko Elkarte, eskolek eta taldeek elkar ezagutu, kooperatu eta ekintzak antolatzeko espazioak irudikatzea.

Edukiak

• Hiri hezitzailearen inguruko informazioa jaso.

• Eibarko eragile desberdinengandik jasotako informazioa partekatu eta honen inguruan hausnartzea.

• Erdigunean jarri nahi ditugun gai, arazo zein proposamenen zerrenda burutuko dugu.

• Etorkizunera begirako proposamenak jaso.

Nori zuzenduta

Hezkuntza sistema formal, informal eta ez-formalaren parte direnei, elkarteko kideei, eragile desberdinei. Eibarko Hiri Hezitzaile proiektuaren parte izan nahi duen edonori.

Jakintza-arloak