Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra (EEB2023). Oinarrizko burujabetza ekonomikoa.

Aurkezpena
Ekonomialari Euskaldunen III. Biltzarra dugu hau, bi urteko maiztasunez burutzen dena modu ibiltarian Euskal Herri osoko lurraldetasunari erantzunez. Donostia (2019) eta Bilbokoaren (2021) ondoren, aurten Gasteizen eta inoizko babesik zabalenarekin: UEU, Ekonomistak Elkargoa, UPV/EHU, MU, Deusto, Gaindegia, Mugarik gabeko ekonomilariak, Euskaltzaindia eta Gasteizko Udalaren ekimenez.
Hirugarren honetan, pandemia, gerra eta klima aldaketa kontuen ezinbesteko eraginpean, Oinarrizko Burujabetza Ekonomikoa lantzera gatoz. Hau da, prospekzio estrategikoak estatu-egiturak eraikitzeko. Goizeko saioan hainbat adituk demografia, urarenak, klima aldaketa, elikadura eta energiaren gaiak jorratuko dituzte. Arratsaldean bi tailer aukeran: bata, baliabideak (horretan garraio sektorearen kasu praktiko batzuk ezagutuko ditugu) eta bestea jendea, bietan ala bietan eztabaida irekiekin.
>>> Ikusi hemen antolatzaileari egindako elkarrizketa: Oskar Arantzabal: "Pandemiak, gerrek eta klima-aldaketak oinarrizko burujabetza ekonomikoaz hausnartzera gonbidatu gaituzte"
Jardunaldi hau UEUk eta Ekonomisten Euskal Elkargoak lankidetzan antolatu dute:
Jardunaldi honen babeslea:
Laguntzaileak:
Irakasleak
- Iñaki Antigüedad Auzmendi
- Iker Elosegi Onandia
- Igor Etxabe Iruretagoiena
- Jennifer Lomas Azkona
- Unai Pascual Garcia de Azilu
- Ainhoa Saitua Iribar
Helburuak
Kontzientzia sakondu bizi dugun errealitateaz eta etorkizuneko gure erronkez, erabakiak hemen hartze aldera.
Nori zuzenduta
Ekonomia arloan lanean, ikertzen eta aritzen diren ikerlari, ikasle, irakasle, zaletu, erakunde eta enpresak.