Ainhoa Saitua Iribar
Finantza Ekonomian eta Kontabilitatean doktorea, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), Bilbo, 2013. UPV/EHUko Finantza Ekonomia I saileko irakaslea da 1994tik, eta kontabilitatearekin eta finantza-analisiarekin lotutako irakasgaiak irakasten ditu graduko eta graduondoko hainbat titulaziotan, bai eta master ofizialetan ere. Gainera, Sarriko (egoitza) Fakultateko talde egituratu batean parte hartzen du, iraunkortasunarekin eta ekonomiarekin lotutako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak ezartzeko.
20 artikulu baino gehiago idatzi ditu eta 30 ekarpen baino gehiago eskaini ditu estatuko eta nazioarteko kongresuetan. Bere ikerketa-ildo nagusiak hauek dira: finantza-analisia, negozioen jasangarritasunari buruzko informazioaren zabalkundea eta Garapen Iraunkorreko Helburuei (GIH) buruzko sentsibilizazio-prozesuak ikasleriaren aldetik.
https://scholar.google.es/citations?user=SWbB1ogAAAAJ&hl=es&oi=ao
https://www.researchgate.net/profile/Ainhoa-Saitua-Iribar
AECA (Asociación Española de Contabilidad y Administración de Empresas) eta ASEPUC (Asociación Española de Profesores Universitarios de Contabilidad) elkarteetako kidea. Euskadiko Ekonomisten Elkargoko (Ekonomistak) kidea, eta bertan, Ekonomia Jasangarriko Batzordeko eta Euskara Batzordeko kidea.
