Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra. Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara)

Aurkezpena
Duela bi urte Donostian hasitako ibilbideari jarraipena emanez; aurten Bilbon, UEU, Ekonomisten Euskal Elkargoa eta UPV/EHUren arteko lankidetzatik abiatuta Ekonomialari Euskaldunen II. Biltzarra burutuko dugu, Htik BIOra (Hidrogenotik Bioekonomiara) lelopean.
Goizeko saioan eta ongi etorriaren ondoren, ohitura dugunez, ekonomialari euskaldun bat omenduko dugu. Kasu honetan, Federico Krutwig (1921-1998), bere mendeurrenean. Hiru ponentziatan Vasconia (1963) eta Computer Shock (1984) liburuetan egin zizkigun ekarpenak aztertuko ditugu.
Hitzaldi nagusian, ohorezko gonbidatu batek, pil-pileko kontuak jorratuko dizkigu: energia, klima aldaketa, eredu ekonomikoa… beti ere entzuleen parte hartzera irekita.
Horren harira hazkunde-desazkunde eztabaida, garapen iraunkorrerako helburuekin lotuta. Genero ikuspegiak ere izango du bere tartea, lan merkatuan edota enpresetako administrazio-kontseiluetan dagokeen berdintasunaz hausnartuz.
Bazkalostean, bi sakontze tailer praktiko izango ditugu. Aukeran, bata antzinako euskal ekonomiaren izaera kolektibistaz eta bestea ekonomia alternatiboaz, euskal kooperatiba modernoen bidez.
Hirugarren Biltzarrerako hitzorduarekin amaituko dugu egun luze bezain mamitsu hau.
.
. >>>Ikusi hemen jardunaldiaren bideoa
.
Irakasleak
- Maialen Aginagalde Catalán
- Oskar Arantzabal Iraeta
- Baleren Bakaikoa Azurmendi
- Iñaki Dorronsoro Plazaola
- Iñaki Erauskin Iurrita
- juan inazio hartsuaga uranga
- Vicente Ataulfo Huici Urmeneta
- Izaskun Ipiñazar Petralanda
- Beñat Irasuegi Ibarra
- Maria Martínez Enguita
- Patricia Peinado Martinez
- Xabier Renteria Uriarte
- Ainhoa Saitua Iribar
- Mº Estrella Sanchez Corchero