191 Arte eta teknologia gozatzeko: erretratuaren teknika ahaztuak edo maisu handien begirada optikoa XVI. mendetik aurrera

Aurkezpena
Matrikulazio epea: 2023ko irailaren 12tik 29ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian
Ikastaro honekin parte hatzaileek erretratuaren inguruko ikuspegi historiko-artistikoa garatuko dute metodologia praktikoen bitartez. XVI. mendetik gaur egunera arte eta nazioarteko testuingurutik euskal testuingurura egingo dute ibilbidea erretratuaren historian zehar. Garapen teknikoen ezagutzari esker, aurrerapen formalen berri emango da, arterako konpetentzia garatuz. Era berean, genero ikuspuntua baliatuko da gizarte desberdinetako erretratuak aztertu eta horien botere dinamikak era kritikoan aztertzeko. Horrela, ikastetxeetan erretratua irakasteko eredu esanguratsuen identifikazioaz gain, ikasten eta pentsatzen ikasteko zeharkako konpetentzia garatzeko tresnak eskainiko dira.
Irakasleak
Helburuak
- Erretratuaren generoaren bilakaeraren berri izatea XVI. mendetik gaur egunera arte.
- Erretratuetan abangoardiek ekarritako tekniken aurrerapenenak ezagutzea.
- Erretratuek gizarte anitzetan izan duten tokia ulertzea.
- Garai desberdinetako konbentzio artistikoak identifikatzen ikastea.
- Iraganeko adierazpen artistikoak sorkuntza garaikideekin lotzea.
- Arterako zein Ikasten eta pentsatzen ikasteko zeharkako konpetentziak indartzea.
- Norberaren gaitasun digitalak, zibikoak eta sozialak sendotzea.
- Ikasleen garapen osoa eta integrala lortzea elkarren arteko ezagutza eta laguntza eskainiz.
Edukiak
- Mendebaldeko artearen historiako erretratuen bilakaera: eraikuntza kritikoa eta artista erretratuen tipologiak.
- Aro Modernoko erretratuen azterketa: Frantzia, Italia, Holanda eta Espainia.
- XX. mendearen aurrerapen tekniko eta kulturalak
- Artista garaikideen artelanak
- Egokitasun pedagogikoa: gaiarekin loturiko eduki, kontzeptu, metodologia, edota materialaren erabilerak. Norberaren ekarpenen balorazioak eta hausnarketak
Metodologia
Ikastaroa online irakaskuntzan oinarrituko da, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren Ikasgela Birtuala erabiliko da. Ikastaroa parte-hartzailea eta praktikan oinarritutakoa izango da.
1. Astea: Sarrera + Lehenengo gaia:: Hurbilketa erretratuaren generora. Guztira, 7 ordu
2. Astea: Bigarren gaia: Erretratuak eta boterea Aro Modernoan Guztira, 6 ordu.
3. Astea: Hirugarren gaia: Teknika berriak abangoardietan. Guztira, 6 ordu.
4. Astea: Laugarren gaia: Erretratua euskal gizartean. Guztira, 6 ordu.
5. Astea: Bostgarren gaia (proiektua) landuko da, on line. Guztira, 5 ordu.