086 IKTn erabilera Gorputz Hezkuntzan (23/24)

Hasiera - Bukaera data: 2023ko irailaren 4a - 2023ko irailaren 29a (Astean zehar)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 30
086 IKTn erabilera Gorputz Hezkuntzan (23/24)

Aurkezpena

Matrikulazio epea: 2023ko maiatzaren 24tik ekainaren 6ra, biak barne. HEZIGUNEA atarian

IKT Gorputz Hezkuntzan? Dudarik gabe bai. Irakasgaia praktikoa izan harren IKT-ko baliabide eta plataformak oso lagungarriak izan ahal dira geure irakasgaian. Alde batetik plataformak dauzkagu, non geure lanak ala ikasleen lanak partekatuko dugu: idatzizko lanak, bideoak, argazkiak… eta beste aldetik hainbat erraminta dauzkagu geure lanari kalitatea emateko: imovie (dantzen bideoak editatzeko), Edmodo (autoebaluazioa lantzeko), ipad-a (Acrossport-aren figurak egiteko), sare sozialak Bitakora koaderno bezala erabiltzeko edota Classcraft/Clasdojo gure arloa Gamifikatzeko.  Hori dela eta, formakuntza honetan partehartze aktiboa izango duzue metodología eta erraminta desberdinak aztertzen eta bizitzen duzuen bitartean.

 

Irakasleak

Helburuak

  1. Gorputz Hezkuntzako irakasleak IKT desberdinen erabilpenean trebatzea.
  2.  Sare Sozialen erabileraren arriskuak ezagutzea; Sare sozialen eta komunikaziorako beste plataformen erabilpen egoki baterako gakoak identifikatzea.
  3. Sareek hezkuntza lanean sortzen dituzten erronkei aurre egiteko, hezitzaileak tresna eta baliabidez hornitzea.
  4. IKT-ak Gorputz Hezkuntzako metodologia aldatzeko eskaintzen diguten aukera desberdinak ezagutzea.
  5. IKT-ko plataforma desberdinak ezagutzea, bizitzea eta erabiltzea.
  6. Irakasle bakoitzak IKT-ak erabiliz curriculuma aberasten duen proposamen didaktiko bat sortzea.
  7. IKT-ko erraminta desberdinak hainbat metodologia desberdinetan aplikatzea.

Edukiak

  • Interneteko sare sozialak.
  • Aukerak eta arriskuak
  • Sare sozialen bitartez landu daitezkeen baloreak: berdintasuna, bizikidetza, lankidetza...arriskuak ekiditzeko jarrerak, neurriak eta baliabideak ezagutzea
  • Gorputz Hezkuntzan IKT-ak zertarako erabili?
  • IKT-ak Gorputz Hezkuntzan egin dezaketen aportazioa hezkuntza inklusiboari eta aniztasunaren trataeri buruz eztabaidatu
  • Edmodo eta Clasroom ezagutu, konparatu, erabili eta aukeratu.
  • Lagungarriak eta erraz erabilgarriak diren aplikazioak Gorputz Hezkuntzan: Dantzan!, Jauzi, Edpuzzle, Munzee, Google maps Genially eta Google drive.
  • Ipad-aren erabilera Gorputz Hezkuntza baliogarria da? 
  • Ipad-ean/mugikorraren erabiltzeko aplikazioak: Imovie, touchcast, stopmotion, mapsmee,…
  • Twitter edo Instagram Bitakoras koaderno bezala.
  • Classcraft/Classdojo: Gamifikazioa gure eskolan
  • Jarduera Fisikoak IKT-ko baliabideen bitartez.
  • Irakasle bakoitzak IKT-ak erabiliz curriculuma aberasten duen proposamen didaktiko bat sortzea sortu.
  • Proiektua: Bakoitzak bere proiektua aurkeztu bideoa batean eta geure Classroom gelan gehitu.

Metodologia

Planteamendu metodologiko berriztatzaileak eta praktikan oinarriturikoak erabiliko dira.

Ikastaroak hiru fase izango ditu:

1. Lehen fasea: Ikaskuntza aktiboa izango da eta ikastaroaren edukiak landuko dira.

2. Bigarren fasea: partaideak ikastaroan ikasitakoa beraien ikastetxeetan praktikan jarriko dute.

3. Hirugarren fasea: partaideak egindako lana eta honen balorazio beste partaideei aurkeztuko dizkie eta partekatuak izango dira.

 

1. astea: Lehenengo gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.                                      

2. astea: Bigarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

3. astea: Hirugarren gaia landuko da. Guztira,7,5 ordu.  

4. astea: Laugarren gaia landuko da. Guztira, 7,5 ordu.  

Nori zuzenduta

Irakasleak orokorrean

Jakintza-arloak