Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IX. Bilkura: Espezializazioaren bideak, aniztasunaren isla: dokumentazio-zentroak eta liburutegi espezializatuak.

Data: 2023ko ekainaren 30a
Ordutegia: Ostirala.. 9:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 26a

Aurkezpena

Dozenaka dokumentazio-zentro eta liburutegi espezializatu daude Euskal Herrian. Horietako asko ezezagunak dira, bai gizartean oro har, bai sektoreko profesionalen artean ere.

Espezializazioaz gain, aniztasuna da ezaugarri nagusietako bat: gaiak eta erabiltzaileek baldintzatzen dituzte zentro eta liburutegi hauen zerbitzuak eta lan teknikoak. Kasu batzuetan, zerbitzuak hain dira espezializatuak eta espezifikoak, ezen zerbitzu horiek eskaintzen dituzten zentroak eta liburutegiak bakartzat eta ordezkaezintzat jo baitaitezke.

Jardunaldi hau UEUk, ALDEEk eta Baionako Mediateka-Bilketak elkarlanean antolatu dute.

     

 

> Elkarrizketa:  Oskia Agirre: "Profesionalak saretu eta liburutegi espezializatu eta dokumentazio-zentroen aniztasuna erakutsi nahi dugu"

Irakasleak

Helburuak

  • Profil profesional espezializatuak ikusaraztea.
  • Dokumentazio zentro eta liburutegi espezializatuen adibideak aurkeztea eta profesionalak saretzea.
  • Espezializazioak berarekin dakartzan lan prozeduren berri ematea,
  • Dokumentazio zentro eta liburutegi espezializatuek dituzten ezaugarriak, zailtasunak eta erronkak azaleratzea.

Nori zuzenduta

Informazioaren eta dokumentazioaren arloan lanean diharduen oro: liburuzain, artxibozain, dokumentalista...

Jakintza-arloak