Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak. (Jakin jardunaldia)

Hasiera - Bukaera data: 2023ko ekainaren 22a - 2023ko ekainaren 23a
Ordutegia: Osteguna-Ostirala. 9:00-17:30 / 9:30-13:30
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 8a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 15a

Aurkezpena

Nola aldatu dira Euskal Herriko mugimendu sozialak azken hamarkadetan? Ze egoeratan daude gaur egun? Eta pandemiak, nola erasan die gizarte mugimenduei? Belaunaldi berrien segida, militantzia-ereduaren bilakaera, mobilizaziorako eta ekintzarako praktikak eraberritzea... auzi asko aipatzen dira gizarte mugimenduen gaur egungo egoeraz eta erronkez aritzerakoan. Testuinguru berri horretan, nola antolatzen dira mugimenduetako kideak? Nola sortzen dira mugimendu berriak? Lehengo eta oraingo borrokak, betikoak eta berriak, nola josten dira? Ze elkargunetan, aliantzarako ze espaziotan, egiten dute bat mugimendu sozialek? Eta nolakoa da erakunde publikoekin duten harremana?

2023ko Jakin jardunaldiak plaza eskaini nahi du elkarrekin pentsatzeko Euskal Herriko gizarte mugimenduek gaur egun non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka.

Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak

 

 

> Elkarrizketa: Haritz Azurmendi: "Helburua da gogoeta egitea gizarte-mugimenduen gaur egungo egoeraz, ea nola aldatu den, ea etorkizunera begira zer erronka dauden"

Irakasleak

Helburuak

  • Gaur egungo militantziari eta gizarte mugimenduei buruzko jakintza partekatzea.
  • Euskal Herriko gizarte mugimenduen egoera eta erronkak ezagutzea.
  • Erakunde publiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanen inguruan hausnartzea.
  • Mugimendu jakinetako kideak biltzea eta esperientziak elkarbanatzea.

Nori zuzenduta

Gizarte mugimenduetako kideei, ikertzaileei, herritarrei eta, oro har, eraldaketa sozialerako borroketan interesa duen edonori.

Jakintza-arloak