Osasun mentala sustatzea eskola testuinguruan

Hasiera - Bukaera data: 2023ko ekainaren 26a - 2023ko ekainaren 28a
Ordutegia: Astelehena, asteartea eta asteazkena. 09:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 15
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko maiatzaren 2a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko ekainaren 19a

Aurkezpena

Ikastaroa BETE egin da. Interesa izanez gero, izena eman eta itxaron-zerrendan sartuko zara.

Ikastaroaren datak: ekainak 26, 27 eta 28

Eraiki dugun “lehen” mundu honetan ikusi ahal dugu, oinarrizko beharrak (janaria eta segurtasuna) beteta izatea ez dugula nahikoa gizakiok. Animalientzat nahikoa litzateke, baino gizakiok badugu zati psikoemozional bat ezagutzen eta menperatzen ikasi behar duguna benetako “ongizate” bateruntz joan nahi badugu.

Eta gizakion zati psikoemozionala ezagutu eta menperantzen ikasteko, ikastetxeak ditugu tokirik garrantzitsuenak. Bertako irakasleek jakintza eta ezagutza hauek hartuko balituzte, huen eskutatik pasatzen diren ikasleak iada ezagutza honekin aterako liratekeelako mundura. Eta noski, ikasle hauen osasun mental eta emozionalak baldintzatuko dute gure etorkizuna, haiek izango baitira, heldutzean etorkizuna eraikiko duten pertsonak.

Horregatik ikastaro hau, irakasleei dago bereziki zuzenduta.

Informazio gehiago, irakasleari eginiko elkarrizketa honetan topatuko duzu.

Irakasleak

Helburuak

  • Partaideen ahalduntze psiko-emozionala, eta ondorioz ikasleen ahalduntze psiko-emozionalean bidelagun izateko gaitasunak garatzea.
  • Ikasgeletako osasun mentala hobetzeko baliabideak garatzea.
  • Ikasle bakoitzak duen harremantzeko modua ulertzea.
  • Ikasleekin banaka edota ikas-geletan praktikan jarri ahal diren tresna praktikoak eskuratzea.

Edukiak

Ikastaroak 4 atal izango ditu:

 1 ATALA:

  • Gorputz mental, fisiko eta emozionalaren arteko harreman eta hartu-emanen ezagutza eta garapena.
  • Influentzi sistemikoaren ulermena (Terapia Sistemikoa). Gizakiok gauden tokian dagoen energia edo armoniara adaptatzeko gaitasuna daukagu eta eragin egiten digu kanpo faktore honek. Atal honetan guri eragiten digutenak ezagutuko ditugu eta baita gu sortzen ari garenak ere. Zeren beti ez dira ikasleak arazoa, batzutan irakaslea bera da armonia falta ekartzen ari dena ikasgelara eta askotan irakaslea ez da konsziente hau ekartzen ari dela.

2 ATALA:

  • Norbere izaera psiko-emozionala ezagutu. Lan hau errazteko patroi batzuk erabiliko dira oinarri gisa.
  • Norbere izaera psiko-emozial honen jatorria ezagutu.
  • Norbere izaera psiko-emozional honentzat zein diren izaera psikoemozional zailak.
  • Norbere izaera psiko-emozioal honek besteengana edo sistemetara ekartzen duen armonia edo transferentzia energetikoa.

3 ATALA:

  • Atal hau bigarrenaren berdina izango da baino nigan enfokatua ordez ikasleetan enfokatua egongo da. Norbere prozesu emoziona egin gabe ezinezkoa baita beste batzuna bideratu ahal izatea. Autoa gidatzen jakin gabe beste batzuei gidatzen irakastea bezala litzateke.

 4 ATALA:

  • Ikasgeletara ekarri ahal ditugun herramienta praktikoak.

Metodologia

Ikastaro teoriko-praktikoa; gorputz psikoterapiako dinamiketan oinarritua. Ikasitakoa buruan bakarrik izan ordez gorputzean ere integratua eramateko.

Nori zuzenduta

Irakasleentzat bereziki baino pertsonekin harremantzen den edozeinentzat dago zuzendua.

Norbere burua hobeto ezagutu nahi duten edozein pertsona ere ongi-etorriak dira.

Jakintza-arloak