Mugimendu librea eta umearen garapen harmonikoa

Hasiera - Bukaera data: 2023ko apirilaren 17a - 2023ko maiatzaren 25a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 20

Aurkezpena

Haurtzaroa garai kritiko eta erabakiorra da gizakion heziketa prozesuan eta hezitzaileon prestakuntza konkretua ezinbestekoa da gure haurren garapen osasuntsuaren alde lagungarriak izan gaitezen.

Gizarteak ez gaitu garapen integral eta orekatu batera bultzatzen eta honek belaunaldiz belaunaldi jaso ditugun ereduak errepikatzera eramaten gaitu, askotan osasun eta ongizate aldetik traba egiten duten jarraibideak birproduzituz hezigarriak bailiran.

Hori dela eta, prebentzio ikuspuntu batetik, hezitzaileon esku dauden osasun irizpideak sustatu nahi dira ikastaro honekin. Hortik, haur bakoitzak loratzeko duen beste loratu ahal izateko, haur kontziente eta libreak izateko baldintzak ezarriko ditugu atxikimendu segurua eraikiz, emozio eta beharretan erreparatuz eta mugimendu libre eta autonomoak bultzatuz.

Ikaskuntza-prozesuen ikerketan, berrikuntzan, garapenean eta ebaluazioan trebatuak egongo diren hezitzaileak elikatu behar ditugu, ikastaro honek bide horretan ekarpena egingo duelarik.

Finean, haurtzaro garaiak etorkizunean izango garenarekin duen loturaz jabetu, hezitzaile gisa gaiari dagokion garrantziarekin eta ardurarekin heldu, eta berau sakonki lantzeko formazioa izango da honakoa.

Irakasleak

Helburuak

  1. Hezitzailea gaitzea haur guztien garapen integral eta orekatuan laguntzeko.
  2. Haurraren garapen orekatu eta osoa ahalbidetzeko, haurra baino haratagoko osagaiez jabetzea: hezitzailea, familia, etab.
  3. Zaintza, afektuzko segurtasuna eta haurrak behar dituen esperientziak errazteko beharrezko prestakuntza eskaintzea.
  4. Haurrekin atxikimendu hurbilak eta iraunkorrak sortzen laguntzen duten oinarrietan erreparatzea.
  5. Adimen emozionala sustatzea, haurren emozio eta beharrei erantzuten trebatzeko.
  6. Haurren mugimendu askea eta autonomia bermatu eta sustatzen jakitea.

Edukiak

 1. OINARRI SENDOA HAURTZAROAN

  • Haurtzaroko oinarri sendoa eta haurraren garapen osasuntsurako pilareak:
    • Afektuzko lotura eta atxikimendu segurua.
    • Erritmo propioen araberako beharren asetzea.
    • Emozio eta jokaera desatseginen ulerkera, prozesu ebolutiboan lagungarri.
  • Mugimenduaren genesia.

2. HAURREN BEHARRAK ETA EMOZIOAK

  • Nola lagundu haurren adimen emozionala garatzen? Zein jarrera hartu emozioen aurrean?
  • Emozioak (amorrua, agresibitatea eta kasketak; beldurrak; jeloskortasuna…).

3. HAURREN AUTONOMIA

  • Autonomia, zaintza, ongizatea.
  • Mugimendu librea.

 4. HELDUON ZAINTZA ETA HARREMANAK

  • Hezitzailearen zaintza
  • Familiarekiko eta lankideekiko begirada eta hartu emana.

 

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzenduta

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Jakintza-arloak