Detekzio eta esku-hartze goiztiarra Haur Hezkuntzako lehen zikloan

Hasiera - Bukaera data: 2023ko apirilaren 25a - 2023ko maiatzaren 22a
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: astean zehar. 00:00-24:00
Izaera: Online
Ordu kopurua: 20

Aurkezpena

Ikastaro hau Hezkuntzako lehen ziklorako aniztasunari erantzuteko estrategiak ematean datza. Umea bakarra eta errepikaezina dela kontutan izanda, garapenean egon ahal diren alerta-seinaleak ezagutuko dira. Beraz, Arreta Goiztiarraren garrantzia ulertuko da eman behar diren urratsak barneratzeko, beti ere familiarekin eta komunitateko beste kideekin kolaborazioa argi izanda. Haurreskolako profesional moduan ebaluazioa eta behaketaren garrantzia azpimarratuko da. Beraz, ikuspegi inklusibo batetik esku-hartze goiztiarra sustatu nahian, ebidentzian oinarritutako praktikak azpimarratuko dira.

Irakasleak

Helburuak

Honako helburu orokor hauek erdietsi nahi ditu ikastaro honek:

  • Garapenean sor daitezkeen seinaleak identifikatzen ikastea.
  • Arreta Goiztiarraren garrantziaz jabetzea.
  • Ebaluazioa eta behaketa egiteko garrantzia ikustea eta lantzea.
  • Ikuspegi inklusibo batetik esku-hartze goiztiarra diseinatzea ebidentzian oinarritutako praktikak azpimarratuta.

 

Edukiak

Helburuak lortze bidean, ikastaroan zehar landuko diren edukien hautaketa egin da:

1. Gaia: Sarrera

  • Aniztasuna
  • Garapen normatiboa
  • Alerta-seinaleak

2. Gaia: Arreta Goiztiarra

  • Kontzeptualizazioa
  • Helburuak eta oinarriak
  • Haur-eskolaren garrantzia

3. Gaia: Ebaluazioa eta behaketa

  • Ebaluaziorako plangintza
  • Behaketa: Eskalak, testuinguru naturalak...

4. Gaia: Abiapuntu inklusiboa esku-hartzerakoan

  • Ebidentzian oinarritutako praktikak
  • Haurreskolaren egunerokotasunean
    • Familiarekin koordinazioa
    • Partekatutako erantzukizuna
    • Oztopoak identifikatu eta ezabatu
    • Baliabide materialak eta pertsonalak
    • Denbora eta ekintzen planifikazioa

 

 

 

Metodologia

lkastaroa online motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforman oinarrituta dagoen UEUren “Ikasgela Birtuala” erabiliko da. lkastaroa parte-hartzailea izango da, eta teoria bizi esperientzietan eta eguneroko lan jardunean kokatzea izango·du helburu, hausnarketa pertsonalak elkarbanatzean oinarrituz.

Nori zuzenduta

Haurreskolen Partzuergoko hezitzaileei.

Jakintza-arloak