Euskararen erabilera indartzea Lehen Hezkuntzan: ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzeko tresnak ikasgelarako eta ikasgelaz kanporako

Hasiera - Bukaera data: 2023ko martxoaren 11a - 2023ko martxoaren 16a
Ordutegia: Larunbatak. 9:00-14:00
Izaera: Presentziala
Ordu kopurua: 10
Matrikula-epearen hasiera: 2023ko urtarrilaren 9a
Matrikula-epearen bukaera: 2023ko martxoaren 7a

Aurkezpena

Aurrez aurreko saioak:

  • Martxoak 11 larunbata (9:00-14:00)
  • Martxoak 13 astelehena (17:00-19:30)
  • Martxoak 16 osteguna (17:00-19:30)

Euskarazko irakaskuntzan ikasleen euskararen erabilera izaten da arduretako bat: hizkuntza ondo ikasteko asko erabili behar dute. Baina hainbatetan irakasleek zalantzak edo zailtasunak izaten dituzte erabilera eta ahozko gaitasuna sustatzerakoan.

Ikastaro honetan Lehen Hezkuntzako irakasleentzat euskararen erabilera indartzeko baliagarriak eta praktikoak izan daitezkeen oinarriak eta hainbat tresna aurkeztu nahi dira, baita euskararekiko jarreretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak ere.

Irakasleak

Helburuak

  • Lehen Hezkuntzan aritzen diren irakasleei, ikasleen euskararen erabilera eta hizkuntza-ohiturak lantzera begira, eguneroko lanerako baliagarri izango zaizkien estrategiak eta tresnak aurkeztea.
  • Estrategia eta tresna horiek ikastetxeko jardunean nola planifikatu daitezkeen aztertzea.

Edukiak

  • Eskolaren norabidea eta mugak
  • Erabileran egitera begirako oinarriak: gutxieneko helburua eta oinarrizko prozedura
  • Oinarrizko estrategiak: Hezitzaile Berritsuak
  • Erabilera indartzera eta ahozko gaitasunean eragitera begirako tresnak:
  1. Ahozko jarduera bideratuak
  2. Elkarrizketa itxiak eta hizkuntza-jolasak
  3. Atseden tarteetarako dinamizatutako jarduera proposamenak.
  • Ahozkoaren ulermenaren garrantziaz, erabilera sustatzeko gako batzuk.
  • Hizkuntza-sozializazioan eta hizkuntza-ohituretan eragitera begirako oinarriak eta proposamenak:
  1. Euskararekiko motibazioa lantzeko abiapuntua eta jarduerak
  2. Gurasoak eta eskola norabide berean: gurasoei begirako mezuak, gurasoen kezken inguruan eman beharreko erantzunak, mezuak emateko bideak, eta tresna lagungarriak.

Metodologia

Metodologia parte hartzailea eta dinamikoa izango da. Landutakoa praktikara eramateko modukoa izatea nahi da. Oinarri batzuetatik abiatuko da baina saioen tarte handiena ariketa eta dinamika praktikoak egiteko erabiliko da.

Nori zuzenduta

Batez ere Lehen Hezkuntzako irakasleei zuzenduriko ikastaroa da.

Jakintza-arloak