Gatazkak ulertu eta eraldatzeko gakoak
Aurkezpena
Ikastaroaren datak: apirilak 22 eta 29
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-17:30
Sarri askotan gatazka zerbait txarra edo ekidin beharreko zerbait bezala ulertu ohi da. Ikastaro honen bitartez gatazka baten atzean harremanak hobetzeko dagoen aukera azalarazi nahi dugu. Gatazka egoeren aurrean, bai guk, bai besteek duten jokabidea ulertzen saiatu, ze beharrek bultzatuta jokatu dugun ulertu, eta egoera hori hezkuntza aukera bilakatzea da gure asmoa.
Gure aburuz, gatazka askoren erroa komunikatu edo erlazionatzen garen moduan datza. Hau horrela izanik, harremanak hobetze aldera, nola entzun eta nola adierazi izango da gure trebakuntza (enpatia eta asertibitatea). “Zureak inporta du – Nireak inporta du”.
Irakasleak
Helburuak
- Gatazka zer den eta zerk sortzen duen ulertu. Osagaiak identifikatu.
- Gatazkak eraldatzeko gaitasuna lortu, harreman osasuntsuagoak (konexio handikoak) lortzeko asmoz.
- Gatazkak kudeatzeko tresna zehatza ezagutu (Enpatiaren bideak, Julio Herva-sen sortuak)
- Egoera zailen aurrean norbere buruarekin konektatzen ikasi: nola gauden eta zer behar dugun identifikatu. Gorputzeko seinaleak identifikatzen ikasi erreakziotik erantzun konszientera pasatzeko.
- Enpatiaz nola entzun eta zintzotasunez nola adierazi praktikatuko dugu.
Edukiak
- Gatazka zer den eta zerk sortzen duen ulertu.
- Behaketa, Sentimentuak, Beharrak eta Eskaerak (Komunikazio Ez Bortitzaren 4 elementuak) landu.
- Harreman osasuntsuak emateko dinamikak nola sustatu.
- Begirunezko Komunikazioa: entzute enpatikoa eta adierazpen asertiboa.
Metodologia
- Edukia idatzizko zein ikus-entzunezko materialen bidez luzatuko da.
- Oinarri kontzeptualak dinamika praktikoen bitartez landuko dira ikasleen parte-har-tzea eta hausnarketa kritikoa bultzatuz. Ikasketa prozesu osoan zehar, talde dinamikak eta norberaren iritzi, hausnarketa, esperientzia edota zalantzak ikaskideekin partekatzeko aukera izango da (foroaren bitartez).
- Material, tresna eta baliabide didaktikoak: ikus-entzunezkoak, talde-dinamika, hausnarketa kritikoak, rol playing, ariketa zehatzak (enpatiaren bideak, autokonexio ariketak, enpatia ariketak...) Komunikazio Ez Bortitzaren metodologian inspiratua.
Nori zuzenduta
Ikastaroa hau eragile desberdinei begira zuzendu dugu:
- Norbanakoentzat (lagunartean, familiartean edo eta lantokietan izan ditzaketen harreman edo gatazka egoerak hobetzeko)
- Eskolentzat (irakasle, laguntzaile, jantokietako langile eta abar...)
- Aisialdi taldeetako begiraleentzat.
- Elkarteentzat.
- Bitartekarientzat.
- Egunerokotasunean gatazka egoerak jasaten dituzten profesionalentzat (adintxikiko zentruetako langileak, agure zentzuetako langileak, kale hezitzaileak, gizarte langileak eta abar..)
- Bakegintzan diharduten gainontzeko eragile guztiei zuzendua.