Escape Room digitala sortzen.

Aurkezpena
Ikastaroaren datak: azaroak 12 eta 19, bi larunbat.
Teknika eta metodologietan ematen ari den berrikuntzak, esperientzia bidezko ikas-irakaskuntzak adibidez, metodo tradizionalagoak alde batera uzten ari dira.
Jolas-esperientziak pil-pilean dauden honetan, gela kudeatzeko esperientzia izan daitekeen Escape Room edo Ihes-gela digital bat sortzea irakasleontzat interesgarri izan daitekeen sistema gisa aurkezten dugu. Gai ezberdinak modu motibagarriagoan lantzeko aukera eskaini nahi zaie irakasleei.
unibertsitatea.net atarian duzu irakasleari egindako elkarrizketa.
Koordinatzaileak
Irakasleak
Helburuak
- Escape Room bat zer den ezagutu eta eraikitzea.
 - Escape Rooma sortzeko tresna aproposa ezagutzea.
 - Norberaren konpetentzia digitala garatzea.
 - Ikasleen konpetentzia digitala garatzen laguntzeko erremintak lantzea.
 
Edukiak
- Escape Room digitalak bete beharreko irizpideak.
 - Escape Rooma sortzeko tresnan trebatzea.
 - Escape Roomak osatzeko sormena garatzea.
 
Metodologia
Hona hemen formazioak izango duen eskema:
- Aurrezagutzetatik abiatzeko lanketa: Escape Rooman jolastu.
 - Azalpena: gaiei buruzko azalpen teoriko laburrak eta aplikazioen inguruko azalpen praktikoak.
 - Praktika: ikasleek Escape Rooma eraiki eta sormena lantzeko tartea.
 - Hausnarketa: egindakoa partekatzeko tartea eta egindakoari buruz hausnartzeko denbora.
 - Ebaluazioa: nork bere burua, taldekideak eta gainerako taldeak ebaluatzeko tartea.
 
Momentu oro, zalantzak argitzeko eta galderak egiteko foroa irekita egongo da; hots, konfiantza-giroa sortzea da helburua, prozesu guztian zehar sor daitezkeen duda, beldur, iradokizun eta abarri erantzuna emateko. Ikasleak protagonista izango dira, beren ikas-prozesuari berebiziko garrantzia emanez.
Nori zuzenduta
Escape Roomak sortzen ikasi nahi duenari zuzenduta. Edozein etapatako irakasleei zuzenduta dago.