Krisi ekologiko, klimatiko eta sozialaren erdian: desazkundea beste biderik bada? (Jakin Jardunaldia)

Aurkezpena
Mundua krisian dugu. Larrialdi klimatiko, ekologiko eta sozial bete-betean bizi gara. Kolapsatzear, diote aditu askok eta askok, nahiz eta horrela denik ez dugun sentitu. Erregai fosilen agortzea, esate batera, atarian dugu; aldaketa klimatikoaren ondorioz, lur emankorren lehortzea hasi da eta horrekin errefuxiatu klimatikoak; ur eta itsasoen maila goraka dator; bizi dugun pandemia honek naturaren ustiaketa neurrigabearekin, kutsadurarekin eta bioaniztasun galerarekin baduela zerikusirik ari gara ikusten. Zer datorkigu? Aurrerabideak aurrerabide izaten jarraitzen du? Eta zer bide dago ez bada desazkundea? Zer alternatiba ditugu abian Euskal Herrian?
Jardunaldi hau elkarlanean antolatu dute UEUk, Usurbilgo Udalak eta Jakin Fundazioak
Irakasleak
- Belen Ausejo Garriz
- Aitor Azkarate Tomassone
- Mirene Begiristain Zubillaga
- Arturo Elosegi Irurtia
- Sabine Endara
- Sergio Gallego Mazarias
- Xabier Harluxet
- Eñaut Izagirre Estibaritz
- Eider Murgoitio Bengoa
- Unai Pascual Garcia de Azilu
- Ibai Rico Lozano
- Elisa Sainz de Murieta Zugadi
- Ane Zabaleta Lopetegui
Helburuak
- Krisi ekologiko eta klimatikoaren gaian sakontzea.
- Krisi sozial eta ekonomikoaren marko orokorrean kokatzea.
- Krisi ekologikoa alorrez alor zertan den aztertzea: basoak, ura, glaziarrak…
- Deskarbonizazioan eta ekofeminismoan sakontzea.
- Euskal Herrian abian dauden alternatibak ezagutzera ematea.
Metodologia
Hitzaldiak, mahai-inguruak eta denen arteko foroak baliatuko dira.
Nori zuzenduta
Interesa duen edonori.