Euskalgintza irudikatzen: mapa, arbola eta beste zertzelada batzuk.

Data: 2021ko uztailaren 9a (Ostirala)
Ordutegia: 9:00-17:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 8
Matrikula-epearen hasiera: 2021ko maiatzaren 17a
Matrikula-epearen bukaera: 2021ko uztailaren 2a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Badu zenbait hamarkada orain zenbait eragilek euskararen biziberritzea elikatzen dutela, bakoitzak bere arlotik, bakoitzak bere heinean, baina denek ilusio hein batekin. Baina aski elkar ezagutzen ote dugu? Kontziente al gira besteek egiten dutenaz? Herri mugimendua eta administrazio publikoen arteko lankidetzak nola egikarikatu? Eta zein dira lankidetzarako espazioak? Zer dira gure beharrak?

Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Xiberoan ere, euskararen aldeko borrokan aitzinatu arau behar eta galdera berriak agertzen dira. Elkarrekin gogoetatuz eta trukatuz, erantzun sendoagoak atzematen dira usu.

Udako ikastaroetan, 9 hilabete iraungo duen gogoeta zikloa abiatuko da, taldean finkatu gai baten inguruan. Ondoko saioak irailean Mintzalasaikari, azaroan Euskararen urtaroa kari eta martxoan Hendaia euskaraz kari iraganen dira.

 

Ikastaro hau UEUk eta Euskal Hirigune Elkargoak,  Hendaiako Herriko Etxeak eta Mintzalasai elkarteak elkarlanean antolatu dute:

      

Koordinatzaileak

  • Eneko Gorri Gantier

Irakasleak

Helburuak

  • Euskalgintzako eragileak eta haien funtzioa hobeki ezagutu.
  • Euskararen biziberritzearen ikuspuntu sistemikoa azkartu.
  • Euskal herri mailako kontzientzia eta saretzea indartu.
  • Euskalgintzako eragileen artean gogoetak partekatu.

Edukiak

Goizean, euskalgintzaren mapa eta arbola marraztu ondoren, paisaiaren ezagutza finagoa izango dugu.

Arratsaldean, elkarrekin definituko da ondoko hilabeteetan molde kolektiboan landuko den gaia.

Metodologia

Lan egun hori molde horizontal eta parte hartzailean animatuko da. Talde lanak, aurkezpen formalak eta trukaketa momentu informalak aldizkatuko dira.

Nori zuzenduta

Euskararen alorrean ari diren langile eta ekintzaileak: irakasle, animatzaile, teknikari, kazetari, sortzaile, ikerlari, elkarte dinamizatzaile,

Jakintza-arloak