Gradu bukaerako lana eta bestelako lan akademikoetan trebatzen

Aurkezpena
Unibertsitateetan aritzen diren irakasle eta ikasleei zuzendutako ikastaro praktikoa da. Ikasketen amaieran burutu behar den Gradu Bukaerako Lana (GBL) edo bestelako lan akademikoak (Master Amaierako Lana, Batxilergo eta Lanbide Heziketan egin ohi diren lanak) nola antolatu, egituratu, idatzi eta ahozko aurkezpena nola bideratu landuko da.
Erredakziorako beharrezkoak diren argibideez gain, idatzizko zein ahozko aurkezpenetarako estrategia komunikatibo eta psikologikoak jorratuko dira. Honekin batera, kalitatezko idatzi akademiko zein gaurkotuak diren erreferentzi bibliografikoen erabilera nola sustatu landuko da.
Ikastaroa osatzeko, lan akademikoaren kudeaketarako IKT tresnen aurkezpena ere erakutsiko da.
|
Irailak 26, urriak 3, 10, 17. + |
Irakasleak
Helburuak
• Idatzi akademikoen egituraren nondik norakoak ezagutu eta erabiltzea.
• Goi-mailako ikasketetan lan akademikoak idazteko eta antolatzeko estrategietan trebatzea.
• Lan akademikoetan informazioa bilatzeko, zereginak antolatzeko, elkarlanean aritzeko eta edukiak sortzeko baliabide digitalak (IKTak) ezagutzea.
Edukiak
1. gaia: Testu akademikoen idazketa eta propietateak
• Testu akademikoek behar dituzten oinarriak.
• Testu baten hizkuntza kalitaterako baldintzak.
• Gradu bukaerako lanean (GBL) zein bestelako lan akademikoetan erabiliko diren oinarrizko kontzeptu eta hitzen aukeraketa eta erabilera.
2. gaia: Lan akademikoen antolaketarako eta aurkezpenetarako estrategiak
• Lan akademikoaren modalitatea, teorikoa edo enpirikoa, aukeratzeko adierazleak.
• Lana egiteko behar den informazio, komunikazio estrategiak, sintesirako teknikak eta horien kudeaketa.
• Idatzizko zein ahozko aurkezpenetarako kontuan hartu behar diren gakoak, psikologiaren ikuspegitik.
3. gaia: Lan akademikoen prozesurako baliabide digital lagungarriak
• Informazio-iturri akademikoak.
• Banakako zein taldeko zereginak antolatzeko metodo eta tresna digitalak.
• Idatzizko lanak zein aurkezpenak sortzeko erabilgarriak diren erremintak.
Metodologia
Ikastaroak online izaera izango du eta modu parte-hartzailean bideratuko da. Gaietan oinarri kontzeptualak sakontzeko ikus-entzunezko materialak, idatzizko azalpenak eta adibide zehatzak eskainiko dira eta konpetentzia zientifiko-akademikoak garatzea helburu duten praktikak proposatuko dira.
Beraz, ikasleen parte-hartzea eta gogoeta izango dira saioen funtsa.
Ikasle bakoitzaren GBLren gaitik abiatuta, modu praktikoan arituko gara. Lanaren tutorizaziotik ematen diren irizpideak jarraituz, lanaren idazketa zuzen baterako behar diren baliabide digitalez baliatuko gara; partekatutako idatzi batean lan egingo da eta ikasle bakoitza bere ordenagailua ekarri beharko du, saio bakoitzean egiten den lana bere idatzian egin beharko baitu.
Teoriaren aldetik behar diren ezagutzak eskainiko dira, eta norberak behar dituen edukien
lorpenerako eta horien kudeaketa akademikorako, kontsultatu beharreko teorietara j
Ikasle bakoitzaren GBLren gaitik abiatuta, modu praktikoan arituko gara. Lanaren tutorizaziotik ematen diren irizpideak jarraituz, lanaren idazketa zuzen baterako behar diren baliabide digitalez baliatuko gara; partekatutako idatzi batean lan egingo da eta ikasle bakoitza bere ordenagailua ekarri beharko du, saio bakoitzean egiten den lana bere idatzian egin beharko baitu.
Teoriaren aldetik behar diren ezagutzak eskainiko dira, eta norberak behar dituen edukien lorpenerako eta horien kudeaketa akademikorako, kontsultatu beharreko teorietara joko da.
On-line orduak emateko, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUko ikasgela birtuala erabiliko da. Plataformaren bitartez, ikasleek saioari buruzko informazioa eta egin beharreko praktikak eskura izango dituzte.
oko da.
Nori zuzenduta
Izen-ematea publiko zabalari irekia dago baina unibertsitatean ikasten dabiltzan Nafar ikasleek izango dute lehentasuna. Edozein etapako irakasleei zuzenduta dago.
Ikasleak onartuak izango dira irizpide honen arabera: izen emate epea zabaldu eta lehenengo 15 egunetan izena ematen dutenen artean, lehenik, unibertsitateko nafar ikasleak, gero gainontzeko nafarrak eta azkenik, beste lurraldetakoak.
15 egun horiek pasata, taldea osatu arte onartuko dira ikasleak.