Moodle hasieratik. (ikastaro irekia eta doan)

Aurkezpena
IKASTAROA IREKITA egongo da 2020ko APIRILAren 7tik EKAINAren 7ra bitartean , edozein momentutan eman daiteke izena.
Moodle hasieratik 25 ordutan egiteko diseinatutako autoikaskuntza-ikastaroa duzu.
Nahi duzun erritmoan egin dezakezu, baina gure aholkua egunero ordubete edo ordu eta erdia dedikatzea da, 4-6 astetan burutzeko.
Proposatzen diren jarduerak (praktikak) egiteko nahitaezkoa da Moodle ikastaro batean irakasle-baimena izatea. Ez badaukazu irakasle-baimenik Moodle 3.5 bertsioko edo ondorengoko plataforma batean, MoodleCloud doako zerbitzuan ikastaro bat ireki beharko duzu.
Ikastaroaren sortzailea: Juan Ezeiza Gutierrez, Donostiako Axular Lizeoko Filosofiako irakaslea eta IKT dinamizatzailea.
.
OHARRA: izen emate kopuru oso handia jaso dugu ikastaro honetan eta, arazorik ez egoteko, planteamendua apur bat moldatzera eraman gaitu eta txandak sortu behar izan ditugu. Eman izena eta jasoko dituzue argibideak.
Helburuak
- Moodle plataformaren posibilitateez jabetzea.
- Moodle-n baliabideak (edukiak, blokeak, etiketak, estekak, karpetak, orriak...) argitaratzeko gai izatea.
- Moodle-n foroak, zereginak eta ikasgaiak sortu ahal izatea.
- Moodle-n galde-sorten aplikazioak lantzea (autoebaluazioa, ohiko azterketak, galde-sorta ludikoak...)
- Ebaluatzeko jarduera atseginak sortu eta Moodle-ren barruan eskaintzea.
- Jarduera-osaketaren posibilitateez jabetu eta aplikatzea.
- Norberaren lanerako erabilgarria izango den molde birtuala sortzea.
Metodologia
Autoikaskuntza-ikastaro hau guztiz praktikoa da. Moodle-ren moduluen erabilera aztertu ahala, zure ikastaroarekin praktikatuko duzu, on line ikastaro bat osatzeko saiakera eginez. Ikas-prozesu autonomoa bultzatu nahi da eta, horretarako, zure kasa ikasten segitu ahal izateko baliabideak eskaini nahi dizkizugu.
Autoikaskuntza denez, ez da irakasle baten tutorizaziorik egongo.
Nori zuzenduta
Gaian interesa daukan edonori.