Irakaskuntza Masterra: Hizkuntza eta Literatura

Hasiera - Bukaera data: 2020ko irailaren 19a - 2021ko irailaren 30a (Astelehena-ostirala)
Ordutegia: ONLINE (+AA. 5 ostiral 16:00-19:30)
Modalitatea: Erdi presentziala
Ordu kopurua: 60
Matrikula-epearen hasiera: 2020ko martxoaren 18a
Matrikula-epearen bukaera: 2020ko apirilaren 15a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Hizkuntza eta Literatura, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, hizkuntza eta literaturaren irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.

Ezaugarriak

  • Egutegia: iraila - uztaila (ikasturte bat)
  • Modalitate erdi presentziala: online ikasketak eta aurrez aurreko ebaluazio-saioak
  • Jarraipen pertsonalizatua
  • Berrikuntza Ikasgelan : ikastetxeetan berrikuntza eta ikerketa egitasmoak
  • Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
  • Ebaluazio jarraia eta formatiboa
  • Practicuma Euskal Herriko ikastetxeetan

 



Irakasleak

Helburuak

Espezialitate bakoitzean, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbide berria eskainiko da.  Berrikuntza eta ikerkuntzan oinarritutako irakasgai hau Ikastolen Elkartearekin lankidetzan jarri dugu martxan eta izaera praktikoa dauka. Ikasleak, tutorearekin adostuta, ikerketa eta berrikuntza egitasmoak bertatik bertara ezagutu, ekarpenak egin eta martxan jartzeko aukera izango du.

Irakasgai honek 6 ECTStako iraupena izango du eta espezialitate bakoitzeko Berrikuntza eta Ikerkuntzako moduluan eskainiko da hautazko ibilbide moduan. Ibilbidearen ezaugarriak direla eta, behar duen jarraipen egokirako, 10 ikasle soilik onartuko dira espezialitate bakoitzean. Hiru asteko iraupena izango du.

Xede nagusia, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatu eta proposamen bat egitea da. Helburu horrekin, ondoko edukiak landuko dira:

  • Gaiari buruzko sarrera orokorra,  ikerketako eta ondorengo hezkuntza-berrikuntzako oinarrizko kontzeptuak eta ikuspegi metodologikoak ezagutzeko.
  • Hezkuntza-komunitatearekin harremanetan jarrita, ikasgelan arazoa antzemateko tresnak ezagutu eta erabiltzea eta ondoren ikerketa bat diseinatzea: arazoa formulatzea, datuak biltzea eta aztertzea.
  • Proposamen berritzaileen eraginkortasuna in situ ezagutzea, ikas-irakaskuntzako ikerketako emaitzen sarrera orokor batetik abiatuta.
  • Unitate didaktiko berritzaileak ezagutu eta aztertzea. Unitate didaktiko berri bat diseinatzeko modua ezagutzea.


Berrikuntza proposamena testuinguru errealean behar bezala gauzatu eta emaitzak jaso ahal izateko irakasgaia hezkuntza zentro batean garatuko da, zentroaren beharrei egokiturik, eta modu praktikoan.  Zentroan igaro beharreko ordu-kopurua berrikuntza egitasmoaren baitakoa izango da baina sekula ez 30 ordutik gorakoa.

 

Edukiak

Masterrak 60 ECTStako iraupena dauka, honela antolatuta:

  1. Modulu generikoa:  espezialitate guztietarako berdina izango den formazio psikopedagokikoa
  2. Modulu espezifikoa:  espezialitateari dagokion formazio didaktikoa
  3. Practicuma:  praktikak hezkuntza zentroetan
  4. MAL:  Master Amaierako Lana
Modulu generikoa Modulu espezifikoa Practicum MAL
Formazio
psikopedagogikoa
Espezialitate
bakoitzeko formazio
didaktikoa
Praktikak hezkuntza
zentroetan
 Master Amaierako Lana
18 ECTS 24 ECTS 12 ECTS 6 ECTS
Erdi presentziala Erdi presentziala Aurrez aurrekoa Aurrez aurrekoa

Oharra:

Kreditua ikasketak baloratzeko unitate bat da. ECTS kredituak (European credit transfer system) duen ezaugarri esanguratsuena da eskola orduez gainera irakasgaia gainditzeko egin behar den ahalegina ere (ikasteko orduak, mintegiei eskainitakoak, lanak, praktikak edo proiektuak, eta azterketak eta ebaluazio probak prestatu eta egiteko orduak) balioesten duena. ECTS kreditu bakoitzerako 25 ordu behar dira.


Modulu generikoa

Masterra modulu orokorrarekin hasten da, espezialitate guztietarako komunak eta derrigorrezkoak diren ikasgaiak dituena, guztira 18 krediturekin. Irakasgai bakoitzak 3 ECTS-tako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena. Online prestakuntza, aurrez aurreko 3 saiorekin konbinatuko da.
Modulu espezifikoa
3 espezialitateetako modulu espezifikoak, guztira 24 ECTS.
Irakasgai bakoitzak 3 ECTStako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena, online irakaskuntza eta aurrez aurreko saioak konbinatuz, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaian izan ezik. Irakasgai honek 6 ECTS barne hartzen ditu, eta Irakaskuntza Berrikuntzako eta Hezkuntza Ikerketaren hastapeneko modulu espezifikoaren (ME III) barruan eskainiko da bigarren lauhilekoan, eta ikastetxe batean gaitasun praktikoak eta aurrez aurrekoak eskuratzea jasoko du. Ibilbide hau aukeratzen duen ikasleak, Berrikuntza irakasgaia eta practicuma ikastetxe berean egingo ditu aurrez aurreko modalitatean.
Modulu espezifikoa. Espezialitateari dagozkion irakasgaien ikastea eta irakastea 9 ECTS
  • Hizkuntzaren Didaktika: Ahozko eta Idatzizko Hizkuntzaren Irakaskuntza eta Ikaskuntza
  • Literaturen Didaktika
  • Hizkuntzaren Didaktika: Oinarri Teorikoak eta Didaktikoak
Modulu espezifikoa. Arloari dagokion prestakuntzarako osagarriak 9 ECTS
  • Euskara Hizkuntza Tipologiaren Eremuan
  • Euskara Hizkuntza Tipologiaren Eremuan (ingelesez)
  • Ukipen Hizkuntzak
  • Hizkuntzaren Bariazioa eta Barietateak
Oharra:
Ikasleak 4 irakasgaietatik 3 hautatu beharko ditu MEII moduluko 9 ECTSak eskuratzeko.
Irakaskuntza-berrikuntza eta hezkuntza-ikerketarako hastapenak 6 ECTS
  • Hezkuntza Ikerketarako Hastapenak. Hizkuntza eta Literatura
  • Berrikuntza Hizkuntzan eta Literaturan    
  • Berrikuntza Ikasgelan: Hizkuntza eta Literatura
Oharra:
Berrikuntza irakasgaian oinarritutako ibilbidea hautatzen duen ikasleak, Berrikuntza Ikasgelan irakasgaiarekin eskuratuko ditu ME III moduluko 6 ECTSak. Irakasgai hau ikastetxe batean aurrez aurre egingo du.

Practicum
Practicum modulua dagokion espezializazioan sartzen da, 12 ECTS kreditu (300 ordu) guztira. Praktika horiek aukera egokia izango dira irakaskuntza esperientziari buruzko hausnarketa egiteko, oinarri hartuta masterreko gainontzeko gaietan eta moduluetan lortutako ezagutzak.

MAL
Masterreko ikasleak proiektu bat diseinatu beharko du, praktikan jartzeko masterrean barneratutako ezagutza eta konpetentziak. Jatorrizko lana izango da, eta, bertan, heziketa-proposamen bat garatuko da, moduluen, practicumaren edota batzuen eta bestearen konbinazioaren edukiak jasoko dituena. Master Amaierako Lana egin beharko dute ikasleek Masterreko irakasle baten tutoretzapean, planteatutako gaiaren eta ikaslea egiten ari den espezialitatearen arabera. Masterraren amaieran, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu beharko du.
Master Amaierako Lanak 6 ECTSko iraupena izango du, 150 orduko dedikazioa ikaslearentzat.

Metodologia

Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditu ditu eta bere helburu nagusia ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan  jartzea da.

Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.

Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa aitortutako ikastetxeetan soilik egingo dira, 33/2018 Dekretuak zehazten duen gisan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko dekretua, martxoaren 6koa). Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.

Plaza horiek espezialitateen araberako webgunean argitaratzen dira. Komeni da erabilgarri dauden plazak berrikustea, matrikulazio-prozesua arindu ahal izateko eta interesatzen zaizkigun plazen zerrenda argi izateko.

Praktikak EAEtik  kanpo egin nahi dituzten ikasleek ez dute plazarik hautatu behar matrikula-prozesuan. Ikasle horiek interesa duen zentro bat bilatuko dute praktiketarako. Practicum Bulegoak onartu behar ditu pratika horiek (Euskaditik kanpoko praktikak soilik). Praktika horiek kudeatzeko dokumentazioa matrikula egiteko unean emango zaie.

Nafarroan praktikak egin nahi dituzten ikasleak jar daitezela gurekin harremanetan: a.astigarraga@ueu.eus

Espezialitateen araberako zerrendak:


Praktiketako plazak esleitzeko prozedura
:

  1. Ikasle bakoitzak zerrendatik 8 ikastetxe aukeratuko ditu (1 lehen aukera izanik eta 8 azkena)
  2. Ikastetxeak masterrera sartzeko notaren arabera esleituko dira matrikula-aldian.


Garrantzitsua: matrikula-prozesu berean ikasleek baimena eman beharko dute EHUk sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eska dezan. Ziurtagiri hori izan ezean, ez dira masterreko ikasletzat hartuko, eta ezingo dituzte praktikak egin.


Espainiako herritartasuna ez duten ikasleen kasuan, EHUk ezin du ziurtagiri hori eskatu eta ikasleak aurkeztu beharko du. Kasu horietan, oso kontuan izan behar da bidalketarako izapideak eta izapidetze-denborak aldatu egiten direla herrialdeen arabera.

  •  Kontaktua:Aitzol Astigarraga
  • Telefonoa: 943821426
  • Emaila: a.astigarraga@ueu.eus

Nori zuzenduta

Hauk dira 2020-21 ikasturtean Hizkuntza eta Literatura espezialitateko irakasle gisa arituko direnak:

Modulu generikoa:

Ane Ablanedo Larrion
Ane Ablanedo nauzue, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko  irakaslea, Baionan. Badira 20 bat urte irakaskuntzan ari naizela, lehenik Nafarroan -bai Iruñerriko institutuetan, baita NUPen ere- eta duela sei urtez geroztik, Lapurdin. Euskara irakaslea naiz Baionako Marracq kolegioan, eta idazmen-tekniken inguruko irakasgaietako Baionako fakultateko Euskal Ikasketen sailean, irakasle laguntzaile gisa.

Horrez gain, neurosiaren prebentzioko aditu gisa, formatzailea naiz heziketa librearen arloan. Egungo heziketa ereduarekin oso kritiko naizen aldetik, askatasuna oinarri izanen duen beste sistema baten alde ere ibiltzen naiz, lanean. Ikastola eta eskola ezberdinetan formazioa eta hitzaldiak eskainiz, guraso, hezitzaile edo irakasleei.

 

 

 

 

Saioa Esnaola Martin

Saioa Esnaola Martin naiz, Deustuko Unibertsitatean Psikologian graduatu nintzen eta ondoren, Hezkuntza Orientazioko Masterra burutu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Nire ibilbide profesionala anitza izan da, baina hezkuntzako testuinguruan ibili naiz buru belarri beti. Egun bigarren hezkuntzako irakasle gisa ari naiz lanean.

Nire erronka berria zera da: urte guzti hauetan besteengandik eta nire kabuz ikasi dudana besteei transmititzen asmatzea.

 

 

 

 

 

Eider Goiburu Moreno

Eider Goiburu Moreno naiz. Psikologia lizentziatua, berdintasun teknikaria, pedagogian doktoratua eta talde prozesuen bidelaguna.

16 urte daramatzat esku-hartze psikosozialean. Batez ere, bigarren hezkuntzan ibili naiz sexualitate eta indarkeria matxista prebentzio programak gauzatzen. Aldi berean formazioak eskeintzen dizkiot hezkuntza komunitate osoari.

Nire lana beti presentziala izan da orain arte eta azken urteetan pedagogia feministek egindako ekarpenak txertatzen saiatu naiz.

 

 

 

 

Irene Lopez-Goñi

Pedagogian doktorea naiz eta hainbat urteetako  eskarmentua dut irakaskuntzan, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle bezala bai Nafarroako ikastolen elkarteko arduradun pedagogiko bezala. Egun, Nafarroako ikastolen elkarteko orientatzaile mintegiko koordinatzailea naiz.

Hezkuntzaren teoria, Hezkuntzaren historia eta Pedagogia erkatua dira nire ikerketa eremuak. Europako herrialde ezberdinekin hainbat erasmus+ proiektutan parte hartu izan dut.

 

 

 

 

 

Fernando Trebol Unzue

Fernando Trebol Unzue naiz, Ikaslolen Elkarteko lankidea; Zangozako Ikastolan Pedagogi Terapeutiko lanak egiten ditut -laguntzak emanez- HH eta DBH etapetan. Horrez gain, DBH-ko irakaslea ere banaiz.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Irakasle Lagun gisa aritzen naiz, Ikastolan egiten dugun lana Irakasletza Graduko ikasleei azalduz. UEUkidea aspalditik eta Psikologia saileko kidea ere bai.

 

 

 

 

 

Espezialitatea:

Ane Ortega Etcheverry
Ane Ortega naiz. Filologia Hispanikoan lizenziatu ondoren Deuston, Inglaterrara joan nintzen eta han burutu nituen masterra Itzulpengintzan eta doktoretza Soziolinguistikan. Egun Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) irakaslea naiz, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean. Sail honetan taldean funtzionatzen dugu baina ni batez ere arlo hauetan ibili naiz: testu gramatika, hizkuntzaren didaktika oro har, idatzizko ulermena eta ekoizpena, ahozko hizkuntzaren didaktika, eta Hizkuntzen Trataera Bateratua. Munduko beste hizkuntza gutxituetan interesa handia dut eta hizkuntza-kooperazioan ere ibili naiz azken 8 urteotan, Caucako irakasle nasen formakuntzan. Azkenengo ikerketak euskera etxetik kanpo ikasi duten euskaldunen inguruan izan dira.

 

 

 

 

 

 

Inma Muñoa Barredo
Formazioz filologoa eta soziolinguista. 2001etik aurrera Ikastolen Elkartean lanean: ikasmaterialgintzan, irakasleen prestakuntzan, Eleanitz English proiektua koordinatzen, Ikastolei laguntzen euren Hizkuntz Proiektuak garatzen ...beti hizkuntzaren eta eleaniztasunaren inguruan!

 

 

 

 

 

 

Irantzu Epelde

Jaione Ibarra Atutxa
Jaione Ibarra naiz, euskal filologian lizentziatua eta doktorea; Begoñako Andra Mari Irakasleen Eskolan irakasle, Hizkuntza Sailean.

Azken 20 urtetan irakaslegaiei ez ezeze, jarduenean ari diren irakasleen formazio lanetan ere aritua, beti ere modu presentzialean eginez nire lana.

Aurrerantzean online egiteko erronkari ilusioz ekiteko prest.

 

 

 

 

Maider Huarte Abasolo
Maider Huarte naiz, Ingeles Filologian lizentziatu nintzen Deustuko Unibertsitatean eta Euskal Hizkuntzalaritza eta Filologian doktoratu nintzen Euskal Herriko Unibertsitean.

2007tik Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolako irakaslea naiz, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailean.

 

 

 

 

 

Roberto Mielgo
Bilboko Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate-Eskolako (BAM) irakaslea 1996az geroztik, Hizkuntza eta Literaturaren Didaktika Sailan.

Formakuntzaz Euskal Filologia Lizentziaduna eta Literatur Zientzietan Aditua Graduondoa.

Irakaskuntza-arlo nagusiak Hizkuntzen Didaktika, Haur eta Gazte Literatura eta Hizkuntzen Trataera Bateratua dira. Horretan, irakaslegaien oinarrizko formakuntzaz aparte, irakasleen etengabeko formakuntzan eta ikastetxeen aholkularitzan esperientzia luzea azken hogei urteotan. 2017tik UEUko Glotodidaktika Saileko laguntzailea.

 

 

 

 

Uxoa Iñurrieta Urmeneta
Irakaskuntza Masterreko irakasle-taldeko kidea naiz, eta Batzorde Akademikoan parte hartzen dut, Hizkuntza eta Literatura espezialitateko koordinatzaile gisa batik bat. Itzultzailea naiz ikasketaz, baina nire lan-ibilbidea unibertsitatean egin dut ia osorik, HiTZ zentroko Ixa taldean ikertzaile eta, orain arte, euskara teknikoko irakasle. Itzulpenak ere egiten ditut tarteka, haur eta gazte literaturakoak batez ere, eta EIZIE elkartearekin lankidetzan aritzen naiz.

 

 

 

 

 

 

Jakintza-arloak