Irakaskuntza Masterra: Natur Zientziak eta Matematika

Aurkezpena
Natur Zientziak eta Matematika, Irakaskuntza Masterraren baitan, online eta euskaraz eskaintzen den hiru espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berbera den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da, eta bertan, giza eta gizarte zientzien irakaskuntza eta ikaskuntzaren garapen teoriko eta praktikoaren ezagutzan sakontzen da.
Ezaugarriak
- Egutegia: iraila - uztaila (ikasturte bat)
- Modalitate erdi presentziala: online ikasketak eta aurrez aurreko ebaluazio-saioak
- Jarraipen pertsonalizatua
- Berrikuntza Ikasgelan : ikastetxeetan berrikuntza eta ikerketa egitasmoak
- Euskal Curriculumean oinarritutako ikasketak
- Ebaluazio jarraia eta formatiboa
- Practicuma Euskal Herriko ikastetxeetan
Irakasleak
- Ane Ablanedo Larrion
- Aitzol Astigarraga Pagoaga
- Saioa Esnaola Martin
- Eider Goiburu Moreno
- Ainhoa Latatu Nuñez
- Josu Lopez Gazpio
- Irene Lopez Goñi
- Olatz Pereda Iriondo
- Maialen Sistiaga Poveda
- Fernando Trebol Unzue
Helburuak
Espezialitate bakoitzean, Berrikuntza Ikasgelan hautazko ibilbide berria eskainiko da. Berrikuntza eta ikerkuntzan oinarritutako irakasgai hau Ikastolen Elkartearekin lankidetzan jarri dugu martxan eta izaera praktikoa dauka. Ikasleak, tutorearekin adostuta, ikerketa eta berrikuntza egitasmoak bertatik bertara ezagutu, ekarpenak egin eta martxan jartzeko aukera izango du.
Irakasgai honek 6 ECTStako iraupena izango du eta espezialitate bakoitzeko Berrikuntza eta Ikerkuntzako moduluan eskainiko da hautazko ibilbide moduan. Ibilbidearen ezaugarriak direla eta, behar duen jarraipen egokirako, 10 ikasle soilik onartuko dira espezialitate bakoitzean. Hiru asteko iraupena izango du.
Xede nagusia, ikasleek berrikuntza didaktiko-metodologikoen inguruko erronkaren bat identifikatu eta proposamen bat egitea da. Helburu horrekin, ondoko edukiak landuko dira:
- Gaiari buruzko sarrera orokorra, ikerketako eta ondorengo hezkuntza-berrikuntzako oinarrizko kontzeptuak eta ikuspegi metodologikoak ezagutzeko.
- Hezkuntza-komunitatearekin harremanetan jarrita, ikasgelan arazoa antzemateko tresnak ezagutu eta erabiltzea eta ondoren ikerketa bat diseinatzea: arazoa formulatzea, datuak biltzea eta aztertzea.
- Proposamen berritzaileen eraginkortasuna in situ ezagutzea, ikas-irakaskuntzako ikerketako emaitzen sarrera orokor batetik abiatuta.
- Unitate didaktiko berritzaileak ezagutu eta aztertzea. Unitate didaktiko berri bat diseinatzeko modua ezagutzea.
Berrikuntza proposamena testuinguru errealean behar bezala gauzatu eta emaitzak jaso ahal izateko irakasgaia hezkuntza zentro batean garatuko da, zentroaren beharrei egokiturik, eta modu praktikoan. Zentroan igaro beharreko ordu-kopurua berrikuntza egitasmoaren baitakoa izango da baina sekula ez 30 ordutik gorakoa.
Edukiak
Masterrak 60 ECTStako iraupena dauka, honela antolatuta:
- Modulu generikoa: espezialitate guztietarako berdina izango den formazio psikopedagokikoa
- Modulu espezifikoa: Espezialitateari dagokion formazio didaktikoa
- Practicuma: praktikak hezkuntza zentroetan
- MAL: Master Amaierako Lana
Modulu generikoa | Modulu espezifikoa | Practicum | MAL |
---|---|---|---|
Formazio psikopedagogikoa |
Espezialitate bakoitzeko formazio didaktikoa |
Praktikak hezkuntza zentroetan |
Master Amaierako Lana |
18 ECTS | 24 ECTS | 12 ECTS | 6 ECTS |
Erdi presentziala | Erdi presentziala | Aurrez aurrekoa | Aurrez aurrekoa |
Oharra:
Masterra modulu orokorrarekin hasten da, espezialitate guztietarako komunak eta derrigorrezkoak diren ikasgaiak dituena, guztira 18 krediturekin. Irakasgai bakoitzak 3 ECTS-tako lan-karga izango du eta 3 asteko iraupena. Online prestakuntza, aurrez aurreko 3 saiorekin konbinatuko da.
- Eskola Inklusiboa: Irakaskuntza Jarduera, Aniztasuna eta Desberdintasuna
- Eskola Sistema, Familia eta Giza Eskubideak Eraldatzen ari den Gizartean
- Hezkuntza Orientabidea eta Tutoretza
- Hezkuntza Testuinguruak
- Hezkuntzaren Psikologia Bigarren Hezkuntzan
- Nerabeen Nortasunaren Garapena
- Biologiaren eta Geologiaren Ikaskuntza eta Irakaskuntza
- Fisikaren eta Kimikaren Ikaskuntza eta Irakaskuntza
- Matematikaren Ikaskuntza eta Irakaskuntza Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan
- Natur Zientziak DBHn (hautazkoa)
- Lurraren Zientzien Irakaskuntza Bigarren Hezkuntzan (hautazkoa)
- Bigarren Hezkuntzako Matematikaren Irakaskuntza Europako Hezkuntza Sistemetan
- Bigarren Hezkuntzako Matematikaren Irakaskuntza Europako Hezkuntza Sistemetan ((hautazkoa: ingelesez)
- Mundu Garaikiderako Zientziak Bigarren Hezkuntzan
- Hezkuntza Ikerketarako Hastapenak. Natura Zientziak eta Matematika
- Berrikuntza Matematikan
- Berrikuntza Ikasgelan: Natur Zientziak eta Matematika
Metodologia
Practicuma nahitaezko irakasgaia da, 12 ECTS kreditu ditu eta bere helburu nagusia ikasleak benetako agertoki profesionalekin harremanetan jartzea da.
Praktiketako zentroan aurrez aurreko ordu kopurua 190 ordu da.
Practicumak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak praktiketarako prestakuntza-zentro gisa aitortutako ikastetxeetan soilik egingo dira, 33/2018 Dekretuak zehazten duen gisan (Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan irakasle izateko gaitzen duten unibertsitate-ikasketen practicumari buruzko dekretua, martxoaren 6koa). Beraz, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak masterreko ikasle guztiei praktikak bermatzen dizkie, dekretu horrek jasotzen dituen baldintzen arabera.
Plaza horiek espezialitateen araberako webgunean argitaratzen dira. Komeni da erabilgarri dauden plazak berrikustea, matrikulazio-prozesua arindu ahal izateko eta interesatzen zaizkigun plazen zerrenda argi izateko.
Praktikak EAEtik kanpo egin nahi dituzten ikasleek ez dute plazarik hautatu behar matrikula-prozesuan. Ikasle horiek interesa duen zentro bat bilatuko dute praktiketarako. Practicum Bulegoak onartu behar ditu pratika horiek (Euskaditik kanpoko praktikak soilik). Praktika horiek kudeatzeko dokumentazioa matrikula egiteko unean emango zaie.
Nafarroan praktikak egin nahi dituzten ikasleak jar daitezela gurekin harremanetan: a.astigarraga@ueu.eus
Espezialitateen araberako zerrendak:
Praktiketako plazak esleitzeko prozedura:
- Ikasle bakoitzak zerrendatik 8 ikastetxe aukeratuko ditu (1 lehen aukera izanik eta 8 azkena)
- Ikastetxeak masterrera sartzeko notaren arabera esleituko dira matrikula-aldian.
Garrantzitsua: matrikula-prozesu berean ikasleek baimena eman beharko dute EHUk sexu-delituen ziurtagiri negatiboa eska dezan. Ziurtagiri hori izan ezean, ez dira masterreko ikasletzat hartuko, eta ezingo dituzte praktikak egin.
Espainiako herritartasuna ez duten ikasleen kasuan, EHUk ezin du ziurtagiri hori eskatu eta ikasleak aurkeztu beharko du. Kasu horietan, oso kontuan izan behar da bidalketarako izapideak eta izapidetze-denborak aldatu egiten direla herrialdeen arabera.
- Kontaktua:Aitzol Astigarraga
- Telefonoa: 943821426
- Emaila: a.astigarraga@ueu.eus
Nori zuzenduta
Hauk dira 2020-21 ikasturtean natur Zientziak eta Matematika espezialitateko irakasle gisa aritu direnak:
Modulu generikoa:
Ane Ablanedo LarrionAne Ablanedo nauzue, bigarren hezkuntzako eta unibertsitateko irakaslea, Baionan. Badira 20 bat urte irakaskuntzan ari naizela, lehenik Nafarroan -bai Iruñerriko institutuetan, baita NUPen ere- eta duela sei urtez geroztik, Lapurdin. Euskara irakaslea naiz Baionako Marracq kolegioan, eta idazmen-tekniken inguruko irakasgaietako Baionako fakultateko Euskal Ikasketen sailean, irakasle laguntzaile gisa.
Horrez gain, neurosiaren prebentzioko aditu gisa, formatzailea naiz heziketa librearen arloan. Egungo heziketa ereduarekin oso kritiko naizen aldetik, askatasuna oinarri izanen duen beste sistema baten alde ere ibiltzen naiz, lanean. Ikastola eta eskola ezberdinetan formazioa eta hitzaldiak eskainiz, guraso, hezitzaile edo irakasleei.
Saioa Esnaola Martin
Saioa Esnaola Martin naiz, Deustuko Unibertsitatean Psikologian graduatu nintzen eta ondoren, Hezkuntza Orientazioko Masterra burutu nuen Euskal Herriko Unibertsitatean. Nire ibilbide profesionala anitza izan da, baina hezkuntzako testuinguruan ibili naiz buru belarri beti. Egun bigarren hezkuntzako irakasle gisa ari naiz lanean.
Nire erronka berria zera da: urte guzti hauetan besteengandik eta nire kabuz ikasi dudana besteei transmititzen asmatzea.
Eider Goiburu Moreno
Eider Goiburu Moreno naiz. Psikologia lizentziatua, berdintasun teknikaria, pedagogian doktoratua eta talde prozesuen bidelaguna.
16 urte daramatzat esku-hartze psikosozialean. Batez ere, bigarren hezkuntzan ibili naiz sexualitate eta indarkeria matxista prebentzio programak gauzatzen. Aldi berean formazioak eskeintzen dizkiot hezkuntza komunitate osoari.
Nire lana beti presentziala izan da orain arte eta azken urteetan pedagogia feministek egindako ekarpenak txertatzen saiatu naiz.
Irene Lopez-Goñi
Pedagogian doktorea naiz eta hainbat urteetako eskarmentua dut irakaskuntzan, bai Nafarroako Unibertsitate Publikoko irakasle bezala bai Nafarroako ikastolen elkarteko arduradun pedagogiko bezala. Egun, Nafarroako ikastolen elkarteko orientatzaile mintegiko koordinatzailea naiz.
Hezkuntzaren teoria, Hezkuntzaren historia eta Pedagogia erkatua dira nire ikerketa eremuak. Europako herrialde ezberdinekin hainbat erasmus+ proiektutan parte hartu izan dut.
Fernando Trebol Unzue
Fernando Trebol Unzue naiz, Ikaslolen Elkarteko lankidea; Zangozako Ikastolan Pedagogi Terapeutiko lanak egiten ditut -laguntzak emanez- HH eta DBH etapetan. Horrez gain, DBH-ko irakaslea ere banaiz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoan Irakasle Lagun gisa aritzen naiz, Ikastolan egiten dugun lana Irakasletza Graduko ikasleei azalduz. UEUkidea aspalditik eta Psikologia saileko kidea ere bai.
Espezialitatea:
Aitzol Astigarraga PagoagaAitzol Astigarraga naiz, Informatika ikasketak burutu nituen EHUn eta, urte batzuk beranduago, Robotika Mugikorrean doktoretza burutu nuen EHUn bertan. Irakasle gisa, bigarren hezkuntzan eta lanbide heziketan aritutakoa naiz. Hezkuntza eta teknologian daukat interesa eta UEUren Hezikt graduondokoa egin nuen 2019/20an. Egun UEUn nabil, Irakaskuntza Masterreko lantaldean.
Ainhoa Latatu Nuñez
Biologia ikasi nuen EHUn eta doktoradutzako ikasketak ur sistemetako ekologia mikrobianoaren alorrean egin nituen.
UEUko langilea naiz 2002. urtetik geroztik, baina aurretik UEUko Natur Zientziak Sailean aritu izan naiz.
UEUn unibertsitate mailako prestakuntzaz arduratzen naiz, batez ere graduondokoen sustapen eta kudeaketaz. Adituen jardunaldi eta mintegiak ere nire lan esparruan sartzen dira.
Josu Lopez-Gazpio
Kimikan doktorea naiz, irakaslea eta zientzia dibulgatzailea. Tolosaldeko Atarian (https://ataria.eus/komunitatea/JosuLG) idazten dut eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren Zientzia Kaiera blogean kolaboratzen dut (https://zientziakaiera.eus/). Noizbehinka Euskadi Irratiko Baipasa-n ere zientzia-kontuak azaltzen ditut.
UEUko Kimika sailburua naiz
Olatz Pereda IriondoBiologoa naiz ikasketaz eta 2019az geroztik doktorea ere bai. Kutsadura urbanoak ibai eta erreken funtzionamenduan izan ditzakeen eraginak izan ditut aztergai. Gaur egun irakaskuntzan murgildua nabil.
Maialen SistiagaBiologian lizentziatua, Biomedikuntza eta Biologia Molekularrean egin nuen masterra eta Genetikan doktoretza. UEUko kidea naiz eta Euskalnatura-UEU Natur Zientziak elkarteko kidea 2007tik. 2016 urtetik Kutxa Ekogunean lan egiten dut, ingurumen hezkuntzako proiektuak koordinatuz eta batik bat, Baso-eskola ereduko teknikari eta aholkulari modura.