Kaixo Mundua: Teknologiaren erabileratik sormenera, konpetentzia digitala ikastetxean lantzeko estrategia eta balibideak.

Data: 2019ko ekainaren 27a (Osteguna)
Ordutegia: 9:00-14:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 5
Matrikula-epearen hasiera: 2019ko maiatzaren 13a
Matrikula-epearen bukaera: 2019ko ekainaren 23a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Kaixomundua.eus gazteen gaitasun-digitalak sustatzeko proiektua da. Hezkuntza-proiektuaren helburua webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza eskola-komunitatean sustatzea da. Horrez gain, eduki digitalak euskaraz sortzea ere sustatu nahi da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxillerrean edo Lanbide Heziketan ikasten duten ikasleei zuzendutako proiektua da.

2018-2019 ikasturtean proiektu pilotoan parte hartu duten ikasleek webgune erreal bat sortu dute praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez, eta kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasako dira. Gainera, trebakuntza teknologikoa behar duten irakasleen prestakuntza ere indartu nahi du lehiaketak.

Ikastaroan Kaixomundua.eus proiektuak eskaintzen dituen baliabideak ezagutu, eta ikasgelan martxan jarri duten irakasleen esperientzia ezagutuko dugu aurkezpen eta foro irekiaren bitartez.

 

Ikastaro hau UEU eta .EUS Fundazioaren artean elkarlanean antolatu da.

Koordinatzaileak

  • Leire Palacios Egiguren

Irakasleak

Helburuak

  • Webguneak sortzen ikasiz, gaitasun digitalen ezagutza sustatzea eskola-komunitatean.
  • Eduki digitalak euskaraz sortzea sustatzea.
  • Ikasleek webgune erreal bat sortzea praktikan oinarritutako lan motibatzaile baten bidez
  • Ikasleak kontsumitzaile digital izatetik sortzaile digital izatera pasatzea.
  • Trebakuntza teknologikoa eskaintzea irakasleen prestakuntza indartzeko.

Metodologia

Aurkezpenak eta mahai-ingurua.

Nori zuzenduta

Hezkuntzako profesionalentzat, irakasleentzat, eta oro har hezkuntzan teknologia berriak eta sormena uztartzeko grina dutenentzat.

Jakintza-arloak