363 Gorputz Adierazpena Gorputz Heziketa arloan
Hasiera - Bukaera data: 2010ko maiatzaren 5a - 2010ko ekainaren 16a (Astean zehar)
Tokia: Gasteiz - Mendizabala LHII
Ordutegia: 17:30-20:00
Modalitatea: Presentziala
Ordu kopurua: 33
Matrikula-epearen hasiera: 2009ko ekainaren 24a
Matrikula-epearen bukaera: 2009ko irailaren 15a

Irakasleak
Helburuak
- Gorputz adierazpena ezagutzera eman: gorputzaren hizkuntza ezagutu eta gorputzak dauzkan komunikazio aukerak aztertu.
- Dantzak ikasgelan izan ditzakeen harreman eta komunikazio aukerak ezagutu: emozioak adierazteko, norberaren izatea lantzeko, taldea batzeko.
- Norberaren dantza sortu: pausu jakin batzuk edo kanpoko eredu zehatzak jarraitu barik. Norberak bere berea duen sentitzeko eta mugitzeko modua , bakoitzak izateko eta adierazteko duen berezko era gorputzaren eta dantzaren bidez bizi.
- Gorputz kontzientzia landu: geure gorputza entzuten ikasi, arreta piztu, nola gauden ohartu eta onartu.
- Gorputzetik sormenera dauden bideak ireki eta ezagutu.
- Bat-batekotasuna ikasgelan erabiltzeko tresna moduan aztertu.
Edukiak
Gorputza eta mugimendua:
- Nola ulertzen dugu gorputza?: gorputzaren ikuspegi osoa.
- Sentsopertzepzioa: gorputz kontzientzia lantzeko teknika. Gorputzaren arreta, entzumena garatzeko. Norberaren gorputz irudian sakondu.
- Zentzumenak: 5 zentzumenak dira gizakiok dauzkagun tresnak mundua antzemateko. Ukitu, entzun, ikusi, usaindu, dastatu... horrela sartzen gara harremanean munduarekin, beste gizakiekin, geurekin.
- Emozioa: Emozioak eta gorputzaren arteko harremana. Ze emozio?, Nola adierazi?
- Gorputza eta arnasa orain eta hemen kokatzeko tresna pedagogiko moduan.
- Mugimendua: mugimendua da bizitzaren printzipioa. Guztia dago mugimendua uneoro, eta pertsona bakoitzak mugitzeko modu propioa du. Norberaren mugimendua esnatzen eta honi bidea ematen ikasiko dugu. Mugimendu naturala, organikoa.
Komunikazioa:
- Zer da komunikazioa?
- Adierazpen modu ezberdinak behar ezberdinentzat.
- Gorputzaren hizkuntza.
- Dantzaren hizkuntza.
Sormena:
- Sormenaren oztopoak eta lagungarriak.
- Musikaren erabilera.
- Espazioa: Gorputz adierazpenean eta dantzan espazioaren inguruko hainbat ideia: espazio pertsonala, espazio partziala espazio osoa, espazio soziala, espazio fisikoa, espazio eszenikoa.
- Erritmoa: barne eta kanpo erritmoa. Denbora eta erritmoa.
- Bat-batekotasuna tresna moduan: Zer da?, Nola erabili?
Metodologia
Teoria eta praktika tartekatuko dira. Bizipenean oinarritutako ikastaroa izango da. Bizipenetik hausnarketara joko dugu, behin eta berriro. Bakarka eta taldean arituko gara lanean.