Arazo-egoeratik proiektura. Proiektu bidezko metodologiak sustatzen. PBL.

Hasiera - Bukaera data: 2018ko otsailaren 20a - 2018ko martxoaren 20a (astelehena - ostirala)
Tokia: Ikasgela Birtuala
Ordutegia: 00:00-24:00
Modalitatea: Online
Ordu kopurua: 25
Matrikula-epearen hasiera: 2018ko urtarrilaren 15a
Matrikula-epearen bukaera: 2018ko otsailaren 12a
Ikastaro honek ez du irudirik, hau defektuzko irudi bat da.

Aurkezpena

Taldea OSATU da. Matrikula orria betez gero, itxaron zerrendan sartuko zara.

Ikastaroa on-line izango da.

Aurrez aurreko saio bakarra izango du ikastaroaren hasiera-egunean: otsailaren 20an (17:30-19:30), UEUren Ikastetxe Nagusian (Otaola hiribidea, 1. Eibar).

Ikastaro honetan irakaskuntza-ikaskuntza prozesua esanguratsua egiteko Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza metodologiaren (PBL) nondik norakoak ikasi eta praktikara eramango dituzu. Ikastaroan nabarmenduko den metodologia praktikoa izango da, norberaren lana oinarritzat hartuz.

Irakasleak

Helburuak

  • Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren praktika eta IKTen erabilera sustatzea.
  • Parte-hartzaile guztien garapen profesionala areagotzea, haien esku-hartzean eragin positibo eta eraginkorra lortzea.
  • Parte-hartzaileen ikaskuntza-irakaskuntza prozesuaren zein metodologien ikuspuntua esanguratsuki zabaltzea, edukien ezagutza ez ezik konpetentzien garapena ere indartzen duten ikasgelako egoerak planifikatzea eta sortzea.
  • Etapako irakasleen arteko elkar ezagutza eta laguntza bultzatzea. Berdinkideen arteko praktika onen trukea eta ikaskuntza kooperatiboa lortzea.
  • Parte-hartzaileen gaitasun digitala garatzea eta Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza sortzeko erabilgarriak diren tresna digitalak ezagutzea.
  • Parte-hartzaileen gaitasunak hobetzea (bakarkakoak zein taldekoak) eta profesional gisa beharrezkoak dituzten gaitasunak eskuragarri jarri, manipulatzera bultzatu, hausnartu, erabili, eraldatzera bultzatuz gaiarekiko.

Edukiak

  • Ikaskuntza esanguratsuaren paradigma.
  • Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntzaren (PBL) gaitasunak garatzeko metodologia.
  • PBLren estruktura eta planifikazioa: gaitasun nagusiak (xedeak), curriculuma, ebaluazioa, erronka eta azken produktua, ekintza edo betebeharrak, hedapena, baliabideak, IKT tresnak eta taldekatze motak.
  • Ikaskuntza kooperatiboa eta ikaskuntza-komunitateak: taldekatzea, sozializazio aberasgarria, elkarlana, ikerketa (jakin-minetik zein aurrezagutzetatik abiatuta) eta irakasle-gida edo irakasle-tutore rola.
  • Ebaluazio jarraitua, ebaluazio globala, ebaluazio errubrika, paper-zorroa (portafolios-a), ikas egunerokoa, ebaluatzeko elkarrizketa eta galdetegia.

Metodologia

Ikastaroa on-line motakoa izango da eta, horretarako, Moodle irakaskuntza-plataforma batean oinarrituta dagoen UEUren ikasgela birtuala erabiliko da. Erabiliko den metodologia ahalik eta praktikoena zein kooperatiboena izango da. Parte-hartzaileek proiektu bidezko metodologia erabiltzen ikasiko dute horrelako metodologia mota erabiltzen, hain zuzen ere. Parte-hartzaileek beren aurrezagutza zein esperientziatik abiatuta eta astez aste ikasitakoarekin beren eskoletan inplementatuko duten proiektua diseinatuko dute. Hori izango da ikastaro honetako azken produktua. Gainera, haien sorkuntza praktikara eraman ostean, hori ere ebaluatuko dute hobekuntzarako bidean.

Nori zuzenduta

Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakasleei, Berritzeguneko kideei.

Jakintza-arloak