UEUk hizkuntzalaritza arloko langilea behar du
UEU
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) HIZKUNTZALARITZA arloko irakasle-ikertzaile bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko.
Eskakizunak:
- Hizkuntza-arloko unibertsitateko gradua, masterra edo doktoretza
- Ikasketak edo esperientzia euskal hizkuntzalaritzako gaiekin lotua izatea
- Doktore titulua edo doktoretza hurrengo 6 hilabetetan defendatzea
- Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1)
Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:
- UEUren proiektuaren ezagutza
- Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna
- Harremanetarako gaitasuna
- Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera
Ezaugarriak:
- Lanpostua: Irakasle-ikertzailea GOI Ikastegian
- Lanaldi osoa
- Epealdia: 2025/2026 ikasturtea (azaroan hasteko eta luzatzeko aukerarekin)
- Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa jauregia, Eibar)
Interesik izanez gero, bidali mezu bat ERREF.HIZKUNTZALARIA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: URRIAK 16 (eguerdiko 13:00)
Idoia Torregarai Martija
UEUko komunikazio-arduraduna
Oharra: Gaztelaniaz soilik jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.