Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ADMINISTRARI bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko
UDAKO EUSKAL UNIBERTSITATEA (UEU)
Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) ADMINISTRARI bat behar du Eibarko egoitzan lan egiteko.
Eskakizunak:
Administrazio- eta enpresa-arloko unibertsitateko gradua, edo antzeko ikasketak eta lan-eskarmentua administrazio- zein kontularitza-arloan (fakturazioa, kontabilitatea, bezeroekiko harremanak, banku-ordainketak...).
Euskararen goi-mailako ezagutzaren agiria (EGA edo C1).
Lan administratiboan aritzeko aplikazio informatikoen gaineko ezagutza.
Honako ezaugarri hauek ere baloratuko dira:
UEUren proiektuaren ezagutza.
Euskaraz lan egiteko eta komunikatzeko gaitasuna.
Harremanetarako gaitasuna.
Jendarte berdinzale baten eta feminismoaren aldeko jarrera.
Ezaugarriak:
Lanpostua: Administraria.
Lanaldi osoa.
Epealdia: amatasun-ordezkapena (ekainean hasteko).
Lantokia: UEUren egoitza akademikoa (Markeskoa jauregia, Eibar).
Oharra: Gaztelaniaz soilik jasotzen diren curriculumak automatikoki baloraziotik kanpo geldituko dira.
Interesik izanez gero, bidali mezu bat ERREF.ADMINISTRARIA izenburuarekin komunikazioa@ueu.eus helbidera, CV eguneratua atxikiz. Bidalketarako azken eguna: MAIATZAK 19 (eguerdiko 13:00)