Zientzia eta teknikarako euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide

Autorea(k): Jose Ramon Etxebarria Bilbao, Martxel Ensunza Lekunberri, Jazinto Iturbe Barrenetxea
Jakintza-arloak: Hizkuntzalaritza
ISBN: 84-8438-030-0
Argitalpen urtea: 2002
Orrialdeak: 458

Geure hizkuntzaren erabilerari dagokionez, berandu samar iritsi gara euskaldunok irakaskuntzaren eta ikerkuntzaren arloetara —gure inguruko hizkuntza ofizialetako hiztunak baino beranduago, behintzat—, eta ondorioz, pauso hori ematen hasi garenean, inguruko hizkuntzetan gaindituta eta ebatzita zeuzkaten arazo praktiko batzuekin egin dugu topo. Horregatik ez da harritzekoa, euskararen erabilerari dagokionez zientzia eta teknikaren arloan atzeratu samar ibiltzea, eta gehienetan gure inguruko hizkuntzek aspaldi urratutako bideetan barrena guk geuk gaur egun hasieratik bertatik abiatu behar izatea.

Hasieratik bertatik, garbi utzi nahi genuke geure helburua: liburua idaztean helburu pedagogiko-praktikoak izan ditugu; alegia, ikuspuntu pedagogikoari eman diogu lehentasuna, ikerkuntza eta berrikuntzari eman ordez. Bestela esanda, zientzia eta teknika euskaraz egunero lantzen ari diren ikasle, irakasle eta ikertzaileak izan ditugu gogoan, eta horien lana euskaraz egokiro egiteko lagungarriak eskaintzeko asmoz, horientzako lan-tresna erabilgarria eta praktikoa prestatu nahi izan dugu.

Aurkibidea

Sarrera orokorra

I. partea: IKUR ETA ZEINU BIDEZKO ADIERAZPENEN IRAKURBIDEA

  1. Euskara zientzia eta teknikaren irakaskuntzarako bidean

  2. Adierazpide matematiko-fisikoen hizkera lantzeko euskaraz egindako saioen azterketa historiko-kritikoa

  3. Formulazio matematiko-fisikorako irakurbideak

  4. Adierazpen sinbolikoen irakurbiderako proposamenak

II. partea: EUSKARA TEKNIKO-ZIENTIFIKOAREN EZAUGARRIAK ETA ERABILERA
  1. Hizkuntza tekniko-zientifikoaren ezaugarriak

  2. Lexiko-sorkuntzarako bideak zientzian eta teknikan

  3. Unitate lexikal konplexuak eta adjektibo erreferentzialak

  4. Zenbakien erabilera

  5. Magnitude fisikoen unitateen adierazpen sinbolikoak eta horien irakurbidea

  6. Oinarrizko eragiketa matematikoen hitzezko adierazpidea

  7. Geometria

  8. Ikur eta zeinuen izenak eta ikur eta zeinu bidezko adierazpen matematikoen eta fisikoen irakurbidea

  9. Kimikaren arloko testuen idazkeraz eta irakurkeraz ohar batzuk

  10. Ariketak

Bibliografia

Bibliografia gehiagarria

Hiztegiak

Hitzen eta kontzeptuen aurkibide alfabetikoa

Zientzia eta teknikarako euskara: Zenbait hizkuntza-baliabide

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)