VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Osasun Zientziak
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.04
UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.
Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.
“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Aptameroak Mieloma Anizkoitzaren aurkako RNA-n oinarritutako terapien garapenerako, Ane Amundarain, Fernando Cartón-García, Arantxa Carrasco-León, Leire Garate, Estibaliz Miranda, Edurne San José-Enériz, Helena Villanueva, Fernando Pastor, Felipe Prósper eta Xabier Agirre
Bakardadeak pertsona nagusien osasun fisiko eta psiko-emozionalarekin duen harremanaren azterketa, Idoia Imaz, Ana Belén Fraile eta Amaia Irazusta
CEMIPek hantura iraunarazten du larruazaleko melanoman azido hialuronikoaren metabolismoaren bidez, Maria Larrinaga, Ainhoa Alonso-Pardavila, Sanna Oikari, Sanna Pasonen-Seppänen, Kirsi Rilla, Maria Dolores Boyano, Aintzane Asumendi eta Aintzane Apraiz
Omega-3 gantz-azidoek nerabezaroko alkoholaren ondorioak arintzen dituzte hipokanpoko sistema endokannabinoidean, Maitane Serrano Murgia, Leire Lekunberri, Cristina López-Andrés, Ane Martín-Llorente, Amaia Mimenza, Garazi Ocerin, Itziar Bonilla-Del Río, Irantzu Rico-Barrio eta Pedro Grandes
Aho-minbizia: nola hobetu azken hamarkadetan aldatu ez den pronostikoa?, Iñaut Amezaga Fernandez, Irene Lafuente Ibáñez de Mendoza, Xabier Marichalar Mendia, Abel García García eta José Manuel Aguirre Urizar
Bihotz-maiztasunaren eta lehiaketa-urduritasunaren arteko erlazioa amateur mailako padeleko jokalarietan, joko-mailaren, pistako posizioaren eta entrenamendu-maiztasunaren arabera, Jon Mikel Picabea-Arburu, Bingen Marcos-Rivero, Cristina Granados-Domínguez eta Josu Ascondo-Larrucea
Antzutasun maskulinoa duten pazienteen estratifikaziorako biomarkatzaile metabolikoen bilaketa eta tresna diagnostiko baten garapena, Irune Calzado, Manu Araolaza, Ainize Odriozola, Malen Zabala, Lorena Crisol, Iratxe Ajuria, Jose Roberto Matorras, Mikel Albizuri eta Nerea Subirán
Medikuek farmakokutsaduraz dakitena, Izaro Palacio Gorrotxategi, Jon Zarate Sesma, Alexandra Crespo Cebrián, Lidia Maeso Aragon, Vladimir Akhrimenko Akhrimenko, Saioa Domingo Echaburu, Unax Lertxundi Etxebarria eta Gorka Orive Arroyo
Ariketa fisiko konbinatu programa baten ondorioak tratamenduarekiko erresistentea den depresioa pairatzen duten helduentzat, Mikel Tous-Espelosin, José Etxaniz-Oses eta Sara Maldonado-Martin
Auzo osasungarriak lortzen: Herritarren beharrizanetan oinarritutako gomendioak eta politika publikoen ebaluazioa, Ainara San-Juan-Escudero, Amets Jauregi, Silvia Caballero-Sánchez eta Leyre Gravina
Etorkizuneko farmako-menua: Burmuineko minbizidun haurrentzako medikuntza pertsonalizaturako plataforma aurreratua, Oneka Perea Ariznabarreta, Jason Linnebjerg Haw, Jérémy Ariey-Bonnet, Sandra Laternser, Bettina Kritzer, Javad Nazarian, Hanne Vibeke Hansen Marquart, Signe Modvig Stausbøll, Krister Wennerberg eta René Mathiasen
Txertaketa errepikakorraren ostean ardiaren barean emandako aldaketa transkriptomikoen identifikazioa, Aitor Guisasola-Serrano, Martin Bilbao-Arribas, Endika Varela-Martínez, Naiara Abendaño, Marta Pérez, Lluis Luján eta Begoña M. Jugo
Omega-3 gantz-azidoen eragin neurobabeslea nerabezaroan aldizkako gehiegizko alkohol-
kontsumoaren ostean: eikosanoide-endokannabinoide seinaleztapen gurutzatuaren garrantzia, Garazi Ocerin, Imanol González-Burguera, Miquel Saumell-Esnaola, Maitane Serrano, Gontzal García Del Caño eta Pedro Grandes
Errealitate birtualaren adopzioa, Nola laguntzen du praktika klinikoan?, Iñigo Alzaga Manso, Rubén I. García Fernández, Mónica Lorenzo Martín, Ana Loizaga Iriarte, Edorta Pérez García eta Harkaitz Eguiraun Martinez
Osasun Zientzietako ikasleen adinkeria eta honekin erlazionatzen diren faktoreak, Batirtze San Martin Gamboa, Ana Belén Fraile Bermúdez eta Idoia Zarrazquin Arizaga
RNA luze ez-kodetzaileen (lncRNA) funtzioa haurdunaldiaren galera errepikakorrean (RPL), Ane Betolaza, Endika Varela-Martínez eta Begoña M. Jugo
Erdialdeko habenularen parte-hartzea emozioen fisiopatologian, Lucía Sangroniz-Beltrán, Nahia López de Murga, Alaitz Mugica-Peñacoba, Cathaysa Rodríguez-Cedrés, Paula Torres-Maldonado, Pablo Reyes-Velásquez, Maria Ceprián, Jon Egaña-Huguet eta Edgar Soria-Gómez
Nukleosidoen bidezko tratamenduak ondesteko minbizi zelulen egonkortasun genomikoa berreskuratzen du baina ez du migratzeko gaitasuna ekiditen, Ainhoa Eriz, Gartze Mentxaka, Ekaitz Madariaga, Liher Arrizabalaga, Ainhoa Iglesias-Ara, Jone Mitxelena eta Ana Mª Zubiaga153
UBE3A ubikitina ligasaren funtzioa indargabetzen duten deubikitinasak identifikatzea eta inhibitzea Angelman sindromea tratatzeko estrategia terapeutiko gisa, Erik Paco Barrio, Juanma Ramirez, Nerea Osinalde, Natalia Presa, Ainhoa Atxa eta Ugo Mayor
Fluxu-zitometria bidez sagu-laginak immunofenotipatzeko lan-fluxuaren diseinua, Uxue García Uriaque, Alejandro Maestre Guillén, Ainhoa Iglesias-Ara eta Ana M. Zubiaga
Kitosano deribatuen nanopartikulak tratamendu oftalmologikoetarako ektoinaren askapen kontrolatuko sistema gisa, Nekane Martin-Mendia, Virginia Saez-Martinez, Jose Luis Pedraz eta Oihane Gartziandia
Zentrosomako TEDC2 proteinaren potentzial tumorigenikoa aztertzeko sagu transgenikoaren garapena, Alejandro García Domingo-Aldama, Larraitz Fernández-Ares, Ainhoa Iglesias-Ara, Asier Fullaondo eta Ana María Zubiaga
METTL1 metilasaren eragina gaixotasun autoimmuneen garapenean, Izei Pascual-González, Henar Rojas-Márquez, Koldo Garcia-Etxebarria, Leire Bergara-Muguruza, Ainara Castellanos-Rubio eta Izortze Santin
Aterosklerosi plakako kolesterol kristalak disolbatu ditzakeen nanopartikula lipidiko bidezko terapia berritzailea, Beñat Larrañaga-Monasterio, Endika Cabrera-Antón, Aitor Ordeñana-Manso, Telmo Santamaría-Zamorano, Shifa Jebari-Benslaiman, Kepa B. Uribe, Unai Galicia-Garcia, Asier Larrea-Sebal, Cesar Martin eta Asier Benito-Vicente
Bularreko minbizi diagnostikoaren ostean, aukera kirurgikoen aurrean erabakiak hartzeko prozesuaren deskribapena, Garbiñe Lozano-Real, Júlia Ollé-Gonzalez, Maialen Araolaza Arriola, Maider Lamarain Altuna, Olalla Ondarra Zubeldia, Olga Canet-Vélez eta Ane Arbillaga-Etxarri
NEDD4 eta UBE3Aren arteko elkarrekintzaren azterketa Angelman sindromearen testuinguruan, Ainhoa Atxa , Natalia Presa, Juanma Ramirez, Irene Echezarreta, Erik P. Barrio eta Ugo Mayor
Linboko zelula amen eta melanozitoen ko-kultiboaren optimizazioa: hazkuntza medioek melanozito epidermikoen hazkundean eta funtzionaltasunean duten eragina, Ainhoa Agirrebengoa-Arrieta, Ainara Aginaga Etxamendi, Miguel Perez-Garrastachu, Cristina Romo-Valera, Maddalen Rodriguez-Astigarraga, Mª Dolores Boyano eta Noelia Andollo-Victoriano
Tentsio-menpeko potasio kanalen papera entzumen-galeran eta Alzheimer gaixotasunarekiko duten korrelazioa, Ane Arrizabalaga Iriondo, Janire Urrutia, Arantza Muruguza Montero, Elena Alberdi, Estibaliz Capetillo Zarate eta Miren Revuelta
Kaspasa-8 eta Biden aktibazioa AMPAk oligodendrozitoetan bideraturiko apoptosi-mekanismoetan, Laura Bayón-Cordero, Irene Luengas-Escuza, Blanca Isabel Ochoa-Bueno, Uxue Balantzategi, Manuel Canedo-Antelo, Carlos Matute eta María Victoria Sánchez-Gómez
3xTg-AD saguek dimorfismo sexuala erakusten dute portaeran, Uxue Balantzategi, Adhara Gaminde-Blasco, Maialen Martinez-Preciado, Neus Alcañiz, Nuria Galbis-Gramage, Laura Bayón-Cordero, Edgar Soria-Gómez eta Elena Alberdi

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu