VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura

Jakintza-arloak: Arkitektura, Zientzia teknologikoak
ISBN: 978-84-8438-928-6
Argitalpen urtea: 2025
Orrialdeak:

DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.03

UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.

Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.

“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak

Adimen Artifiziala Joko Patologikoaren Arriskua Aurresateko, Xabier Larrayoz, Arantza Casillas eta Alicia Pérez

Protioaren eta deuterioaren permeabilitatearen erlazio isotopiko klasikoaren balioztatze esperimentala Eurofer-97 eta AISI 316 materialetan, María Urrestizala, Jon Azkurreta, Natalia Alegría eta Igor Peñalva

Soja proteinan oinarritutako konstruktu biobateragarrien 3D inprimaketarako tintak, Iraia Osquila, Hegoa Craamer, Koro de la Caba eta Pedro Guerrero

Backdoor erasoak spiking sare neuronaletan datu neuromorfikoekin, Gorka Abad eta Olaia Inza

Sarera Konektatutako Bihurgailuen Hutsuneen Aurreko Erantzuna, Alexander Gomez-Raya, Amaia Lopez-de-Heredia, Endika Bilbao eta Alain Sanchez-Ruiz

Murgiltze-teknologia inklusiboak: pertsonen ezaugarrien eta erabiltzeko prestasunaren arteko erlazioa, Amaia Etxabe Antia, Amaia Beitia Amondarain, Arantxa González de Heredia López de Sabando eta Daniel Justel Lozano

Adimen Artifizialeko metodoak Gizarte Ikerkuntzarako: Analisi Demografikoa, Jarreren Detekzioa eta Joera Politikoen Identifikazioa, Joseba Fernandez de Landa

GLow – Flower Ingurunean Oinarritutako Esamesa bidezko Ikasketa Estrategia Simulatua, Aitor Belenguer, Jose Antonio Pascual eta Javier Navaridas

Kulturak gatazka elikatzen duenean. Europako Kultur Hiriburuen hiri paradoxen azterketa kritiko bat, Xabier Polledo Arrizabalaga

Neuroeboluzio Informazioaren Ustiapena: Iragana Aztertu Etorkizun Eraginkor Baterako, Unai Garciarena, Penousal Machado, Nuno Lourenço, Alexander Mendiburu
eta Roberto Santana

Suizidio-zantzuen bilaketa eta deskribapena sare sozialetako testuetan, Xabier Irastortza Urbieta, Maite Oronoz Anchordoqui eta Alicia Pérez Ramírez

Adimen Artifiziala Erosotasunera Bideratuta: Zorabioaren Iragarpena Sistema Txertatu batean, Jon Ander Ruiz Colmenares, Óscar Mata-Carballeira eta Estibaliz Asua Uriarte

Heterogeneotasunaren analisi azkar eta automatizatua krio-mikroskopia elektronikoan, Oier Lauzirika Zarrabeitia, José Luis Vilas Prieto, Mikel Iceta Tena, José María Carazo Garcia eta Carlos Oscar Sorzano Sanchez

Altzairu-zepen propietateen lorpena iturri bilgailudun ohantze konikoetan CO2-aren harrapaketa egiteko, Aimar Martín, Álvaro Cano, Maider Bolaños, Idoia Estiati, Mikel Tellabide, Xabier Sukunza eta Martin Olazar

Euskarazko lehen C1 ebaluatzaile automatikoa, Ekhi Azurmendi, Xabier Arregi eta Oier Lopez de Lacalle

Euskara eta gaztelaniazko kontra-narratiben sorkuntza: datuen sorrera eta ebaluazioa, Jaione Bengoetxea, Itziar Gonzalez-Dios eta Rodrigo Agerri

Pultsito: Pultsu bidezko Neurona-sareak erabiltzeko liburutegia C programazio-lengoaian, Alex Amenabar, Unai Garciarena, Javier Navaridas eta Jose Antonio Pascual

Bihurdura-bibrazioak tren-ibilgailuen ardatzen gako, Irati Mendia-Garcia, Joseba Iñaki Murua Gonzalez eta Asier Alonso Pazos

Kontra-Narratiben Sorkuntza Automatikoa: Gorrotoa Deseraikiz, Irune Zubiaga, Jaione Bengoetxea, Aitor Soroa eta Rodrigo Agerri

Modalitate anitzeko ereduen eta hizkuntza ereduen zentzumen espazialaren azterketa, Oier Ijurco, Oier Lopez de Lacalle eta Gorka Azkune

EuMediCS - Euskarazko Medikuntzaren Domeinuko Corpus Sintetikoa, Itzultzaile Automatikoen Ekarpena, Ane G. Domingo-Aldama, Irune Palacios, Maitane Urruela, Iker De la Iglesia, Ander Barrena eta Josu Goikoetxea

Tokiko ospitale bateko COVID-19 pazienteen datu-multzoaren Triajea, Goizalde Badiola-Zabala, Jose Manuel Lopez-Guede eta Manuel Maria Graña

Burmuineko oximetria-seinalearen wavelet analisia bihotz-biriketako berpizte-masajearen sakaden maiztasuna kalkulatzeko, Amaia Sanz-Pescador, Erik Alonso, Iraia Isasi, Andima Larrea, Ruth Salaberria eta Elisabete Aramendi

Ikusizko Hizkuntza-ereduetan Kanpo Ezagutza eta Arrazoimendu Espaziala Txertatzen, Ander Salaberria, Gorka Azkune eta Eneko Agirre

Boladun torlojuen zinematikaren birdefinizioa, Pello Alberdi, Aitor Arana, Aitor Oyanguren, Jon Larrañaga eta Ibai Ulacia

SNNorlax: Pultsu bidezko Neurona-sareak azeleratzeko hardware plataforma, Asier Esteban Sauce, Javier Navaridas, Jose Antonio Pascual eta Libe Mori

zeptOS: segurtasunera bideratutako sistema eragile txertatua RISC-V sistemetarako, Iker Galardi, Jose Antonio Pascual eta Javier Navaridas

Hizkuntzetarako neurona espezifikoak LLMetan?, Ixak Sarasua eta Xabier Saralegi

Neurona-sareetan onarritutako sintesi-ahots pertsonalizatuen hobekuntzen garapena eta ebaluazioa, Iñigo Hierro Muga, Ibon Saratxaga Couceiro, Inma Hernáez Rioja, Ander Arriandiaga Laresgoiti eta Victor Garcia Romillo

HiTZketan. Ahots-ahots itzulpen elebiduna ikasketa sakona erabiliz, Aitor Bellanco, Ibon Saratxaga, Inma Hernáez, Aitor Soroa, Eva Navas, Gorka Labaka, Xabier de Zuazo, Ander Arriandiaga, Victor García, Jon Sanchez, Christoforos Souganidis, Eneko Aguirre, Asier Herranz, Rodrigo Agerri, German Rigau eta Gemma Meseguer

Iturri ohantzeetako partikulen jarraipenerako sistema optiko baten garapena eta balioztatzea, Maider Bolaños, Alvaro Cano, Aimar Martín, Mikel Tellabide, Miriam Arabiourrutia, Haritz Altzibar eta Martin Olazar

Sintonizazio-teknika berri baten ezarpena in-line sistemetan parametro fisikoak neurtzeko MCF-en bidez, Danel Bargiela Mengod, Josu Amorebieta Herrero eta Gaizka Durana Apaolaza

Mugikortasun murriztua duten pertsonentzat off-road ibilgailu baten analisi dinamikoa, Aimar Bermejo Ugarte, Pablo Barroso Ledesma eta Igor Ansoategui Belategui

VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Ingeniaritza eta Arkitektura

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)