VI. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea
DOI: https://dx.doi.org/10.26876/ikergazte.2025.02
UEUk orain dela 10 urte antolatu zuen IkerGazte kongresuaren lehen edizioa. Ikertzaile gazteen bilgune izango zen kongresua ilusio handiz antolatu genuen eta pozik esan dezakegu pasa berri den 6. edizio honetan hasierako emozio berdinek zeharkatu gaituztela. Euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea da UEUren helburu garrantzitsuenetako bat eta ikertzaile gazteek komunitate horren etorkizuna irudikatzen dute IkerGazte kongresuan. Ikertzaileek elkar ezagutzea eta elkarlanean aritzea ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.
Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza-arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (13 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (7 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (6 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (5 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira.
Ikerketa, euskara, gazteak eta diziplinartekotasuna batzen dituen kongresua da IkerGazte eta Durangon hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan, 2021ean Gasteizen eta 2023an Donostian. Bilbokoa seigarren edizioa izan da, Euskalduna Jauregian, maiatzaren 28, 29 eta 30ean.
“IkerGazte2025: Nazioarteko Ikerketa Euskaraz” goiburu duen kongresuaren artikulu-bilduma dugu hau. Izenburuan ikerketa, euskara eta gaztetasuna bildu nahi izan ditugu. Hasierako edizioan jarritako helburu berberekin antolatu dugu seigarren hau, oraindik haien beharrezkotasunari erantzunez. Ikusgarri egin nahi dugu Euskal Herriko ikertzaile gazteek egiten duten nazioarte-mailako ikerketa. Maiz nazioartean erakutsi eta aurkezten dira lan horiek, Euskal Herrian eta euskaraz aurkezteko aukera izan gabe. Kongresu honen helburua da komunitate zientifiko euskalduneko ikertzaileak bildu eta elkarren berri izatea, arlo guztiak jorratuz; hasi humanitateetatik eta gizarte-zientzietatik, eta zientzia zehatz, natur zientzia, ingeniaritza, arkitektura eta osasun-arloetako gaietaraino. Nazioartean ingelesez argitaratu ohi diren lanak euskaraz ere argitaratzeko eta zabaltzeko aukeraren aldeko apustua da.
Hitzaurrea
Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak
Nazio(nalismo)a eta generoaren arteko hartu-emanak. Euskal Herriko kasua, Maddi Alberdi San Martin
Ekitatea eta tratu berdintasuna Gizarte Zerbitzuen Euskal Sisteman. Etxez Etxeko Laguntza zerbitzuaren kasu azterketa,Ane Izagirre Arratibel
Gaiztarro: Uharte aberats bat Donostiako auzo langileen bihotzean. Aspirazionismo sozialaren auzia frankismo berantiarrean,Jon Aldabaldetreku Delgado
Borondate digitala, Idoia Landa Reza
Kachau! Manipulazio mediatikoa, gorroto diskurtsoa eta gizarte kritika Pixaren zineman: Cars 2[John Lasseter eta Brad Lewis, 2011] kasua,Aimar Erkiaga
Emozioen historia: etorkinen esperientziak ulertzeko tresna baliagarria. Migrazioak Espainiatik Euskal Herrira (1960-2000), Eva Granados Sanz
Arriskuetatik urruntzen ala arriskuetarantz? Klima aldaketa, migrazioak eta hirien arteko lotura aztertzen duen literatura berrikuspen sistematikoa,Sandra Rodriguez Arregui
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleek GeoGebran egindako esplorazioaren bidez ebatzi dituzten jardueren analisia,Jaione Abaurrea Larrayoz
Nola goza dezakegu eguzkiaz modu osasuntsu batean? Bigarren hezkuntzarako STEM hezkuntza integratuko ikaskuntza-irakaskuntza sekuentzia,Ane Portillo-Blanco, Kristina Zuza Elosegi eta Jenaro Guisasola
Eguzkia-Lurra-Ilargia sistema: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek eklipseen ulermenean dituzten zailtasunak,Elvira Gutierrez-Jimenez, Kristina Zuza Elosegi eta Paulo Sarriugarte Onandia
Barne gatazka armatua ukatzea: nola aitortu babes subsidiarioa Kolonbiako gatazk(et)atik ihesean datozenei?,Araitz Peña Mallona
Lurraren Kultura Berria: Arratiako landatar berrien narratibak,Nerea Zuluaga Mauri
Trikitixaren hautemate-bideak euskal herri-kulturan errotze-prozesuan (1889-1937): iruditeria kolektiboaren azterketa historikoa,Gontzal Carrasco
Futboleko partiduaren hasiera orduak epaileen hautemandako esfortzuan duen eragina, Eñaut Ozaeta-Beaskoetxea, Jon Mikel Picabea, Ibai Errekagorri eta Aitor Pinedo-Jauregi
Zertarako iragana aztertu? Emakumeen historiak berreskuratzen Nafarroan (1936-1948), Aitor Garjon Irigoien eta Amaia Kowasch Velasco
Gizonezkoen futbol talde profesionalen portaera kolektiboaren analisia,Ibai Errekagorri Elezkano, Eñaut Ozaeta Beaskoetxea, Aitor Pinedo Jauregi, Jon Mikel Picabea Arburu eta Julen Castellano Paulis
EAEko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako curriculumaren aukerak eta hutsuneak diseinu konpetentzien garapenean STEM hezkuntzaren testuinguruan,Amaia Guridi-Bikuña, Ainara Bilbao Eraña eta Paula Álvarez-Huerta
OnduBide 2030,Maider Markuleta Gorostiza, Maddi Barbara Zuloaga Camarero eta Igor Gorrochategui Garmendia
Gizarte-balioen rola ongizaterako lehiakortasunari buruzko bisio partekatu baten eraketan. Euskadiren kasua,Ane Izulain Alejos
Oinordetza Zuzenbidea XXI. mendeko euskal gizartera egokitzeko erronka: diziplinarteko ikerketa, Leire Gorostiza Etxeberria
Greba Feminista Orokorra: zaintza sistema publiko komunitario bateranzko bideak urratzen, Maider Barañano Uribarri eta Amalur Pascual Miñambres
Diseinuan oinarritutako ikerketa zientzien hezkuntzan: teoria ikasgeletara hurbiltzeko tresna, Oier Pedrera, Oihana Barrutia eta José Ramón Díez
Fake-news-ak:fenomeno berri bat?,Ander Loyola Sergio
Dialogoko hirugarren subjektua: herri politikak ko-sortzeko prozesuak demokratizatzeko marko Kontzeptuala,Naia Begiristain Etxezarreta

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu