V. Ikergazte. Nazioarteko ikerketa euskaraz. Kongresuko artikulu bilduma. Gizarte Zientziak eta Zuzenbidea

Jakintza-arloak: Soziologia, Komunikabideak, Zuzenbidea eta Jurisprudentzia, Politika, Pedagogia
ISBN: 978-84-8438-864-7
Argitalpen urtea: 2023
Orrialdeak: 265

UEUk 50 urte bete berri dituen honetan euskal komunitate zientifiko-intelektuala trinkotzea du oraindik bere helburu garrantzitsuenetako bat. Horren erakuslea da, azken urteotan UEUren jardunaren ikurra izan den #ElkarEkin lelo eta traola. Elkar ezagutza eta elkarlana ezinbestekoa da ezagutzak aurrera egin dezan, elkarrengandik ikasiz eta elkarrekin eraikiz.

Ildo horretatik, UEUk hainbat arlotako aditu, aritu eta ikertzaileak biltzen ditu ezagutza arlo desberdinen inguruan antolatutako zenbait topaketa eta mintegitan: Informatikari Euskaldunen Bilkurak (12 edizio), Historialari Euskaldunen Topaketak (6 edizio), Hizkuntzalari Euskaldunen Topaketak (5 edizio), Matematikari Euskaldunen Bilkura (5 edizio), Osasun Zientzietako ikertzaileen topaketak (3 edizio) eta Natur Zientzietako ikertzaileen bilkurak (4 edizio), besteak beste, horren adibide argiak dira. Pozik esan dezakegu ikertzaile euskaldunak inoiz baino gehiago direla, baina tamalez, haien arteko ezagutza urria da oraindik. Hutsune horretaz jabetuta, 2010. urtean ezagutza-alor guztiak bilduko zituen kongresu baten ideia sortu zen UEUn, eta 2015. urtean Ikergazte lehen kongresua antolatu genuen, Durangon. Orduan hasitako bideak jarraipena izan zuen 2017an Iruñean, 2019an Baionan eta 2021ean Gasteizen. Aurten Donostian beteko du bosgarren edizioa, Kursaal Jauregian, maiatzaren 17, 18 eta 19an.

Apustu oso handia da UEUrentzat ikerketa eta euskara lotzen duena, baina egin behar dugula sinesten dugu. Eta horri aurre egiteko azken urteotan bidelagun ezin hobeak izan ditugula esan behar dugu: Batzorde Zientifikoko kide eta kolaboratzaileak, edo Batzorde Dinamizatzaileko kideak, zein beste hainbat pertsona ibili dira kongresuaren antolaketan. Kongresuaren edizio berri honek ondoko bidaide eta babesleak izan ditu: UPV/EHU, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa eta Nafarroako Unibertsitatea, Paueko eta Aturri Herrialdeetako Unibertsitatea (UPPA) eta Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala (UNED); Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza saila eta Udalbiltza. Azkenik, nabarmentzekoa da edizio honetan 17 ikerketa talde eta 7 aldizkari zientifiko izan ditugula laguntzaile.

Aurkibidea

Hitzaurrea

Batzordeak, laguntzaileak eta hizlariak

Emakume trikitilarien parte-hartzea XX eta XXI mende bitartean: analisi kuantitatiboa, Gontzal Carrasco Cobo

‘Bortizkeriaren aurkako gurasoak’: Idealizazioa eta tabua euskal gatazkaren memoriaren familiarteko transmisioan, Samara Velte Moran

Irakaslearen Konpetentzia Digitalaren azterketa: Autopertzeptziotik ebaluaziora, Joseba Arteta Elguezua eta Ane Zubizarreta Pagaldai

Zuberoa, gizarte eleaniztuna: hizkuntzen erabilera XIX. mendearen bukaeran, Elorri Arcocha Mendinueta

Arroka, kiratsa eta altuerak. Klase borrokaren irudikapena Bong Joon-horen zineman: Parasite [Gisaengchung, 2019] kasua, Aimar Erkiaga Erkiaga

Genero-ikuspegia aintzat hartzen duen Botere Judizial baterantz: bere integrazioa antolakuntza judizialean eta jurisdikzio-funtzioan, Sara Arruti Benito

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza etapako irakasleen pertzepzioa STEM hezkuntza-ereduarekiko, Patricia Aránzazu González Atutxa, Unai Carmona Igartua eta Irati Romero Garmendia

Generoa, errefuxiatu estatutua eta gizarte talde jakina nazioartean: ikusezina nola azaleratu, Araitz Peña Mallona

Sevillan finkatutako euskal merkatarien sare sozioekonomikoen ikerketaren garrantzia lehen globalizazioan, Amaia Rojo Sierra

Ideologia Elbira Zipitriaren pentsamendu eta praxi pedagogikoan. Euskal etxe-eskolako ikasleen lanen analisia, Peio Manterola Pavo, Irati Amunarriz Iruretagoiena eta Aintzane Rodríguez Poza

Euskal Herriko haurtzaro zaurgarriaren eskubideak COVID-19aren garaian. BIZIPOZA elkartearen kasua, Peio Manterola Pavo, Aintzane Rodríguez Poza eta Irati Amunarriz Iruretagoiena

Saguak, arkakusoak eta ipurtargiak. Mariasun Landaren pertsonaien bilakaera genero-ikuspuntutik, Maialen Otegui Oyarzabal

Euskal Ekonomia Itunaren alde ezkutua: Finantza-harremanak euskal erakundeen egunerokotasunean, Edriga Aranburu Agirre

Euskararen biziberritze prozesua eta Zalduondoko kasua: gako batzuk, Iñigo Beitia Zabala

Lasterketarako motibazioak eta barrerak ikuspegi ezberdinetatik: Antxintxikako kasua aztergai, Jurgi Olasagasti Ibargoien, Patxi León Guereño eta Naroa Uria Olaizola

Zergatik ez da oinarrizko gizarte-zerbitzuetan komunitarioan sakontzen?: marko analitiko posiblea, Nerea Zubillaga Herran

Oroimen historikoa Zinema garaikidean: Gerra Zibilaren irudikapena konplexutasunetik abiatuz, Ander Goikoetxea Pérez

Nazionalismoen arteko lehia Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-sisteman: testuliburuak aztergai, Jon Fernández Iriondo

Arkeologia eta auzolana. Hamar urteko esperientzia bat Nafarroan, Oihane Mendizabal Sandonís, Mattin Aiestaran, Dani Ruiz González, Josu Narbarte Hernandez, Manex Arrastoa Mendizabal, Mikel Edeso Egia eta Juantxo Agirre Mauleon

Euskal musikagintza feministaz zenbait nota, Maialen Akizu Bidegain

Komunikazioko graduko euskal ikasleen matematika-antsietatea neurtzeko RMARS galdetegiaren euskarazko bertsioaren garapena, Miren Berasategi Zeberio

Jarraitutasunak eta hausturak: 1891. eta 1918. urte arteko pentsamendu sozialista alemaniarrari eta errusiarrari gainbegirada kritikoa, Nahia Santander Altamira

Irungo Harrera Sarea babesleku gisa, asistentzia eta politikaren arteko muga lausoan barna, Larraitz Fagundez Osa

Zer dio isiltzen denak isiltzen denean? Euskal gatazkaren auzian kontatu gabeen eta kontatu ezinen bilduma bat. Hutsuneetatik abiatutako berreraikuntza posible bat: isiltasun behartuak eta isiltasun hautatuak, Maider Galardi Fernandez de Agirre

Kontsumitzaileen babes kolektiborako ordezkaritza-akzioak, Leire Gutiérrez Molina

Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntzaren Museoko urtekarien balioa Hezkuntzaren Historiarako lehen mailako iturri gisa, Irati Amunarriz-Iruretagoiena, Aintzane Rodríguez Poza eta Peio Manterola Pavo

Laguntzen al dute testuliburuek zientzia ulermen kontzeptual sakona garatzen? Landareen nutrizioa aztergai, Oier Pedrera Diez, Oihana Barrutia Sarasua eta Jose Ramón Díez López

Irakasleen hasierako prestakuntza: non gaude eta nora joan beharko genuke?, Nerea Muguruza Azkarraga

Akuifero-Modeloaren Garapena Irakasleen Formakuntzan: Maketen Errebisioa eta Manipulazioa, Nahia Seijas Garzón eta Araitz Uskola Ibarluzea

Langileen Estatutuko Legearen 82.3. artikuluko nahitaezko tartekaritza publikoa vs. askatasun sindikala eta negoziazio kolektiboa: eskubide hauen defentsa aukerak nazioarteko instantzien aurrean, Amaia Burgos Aduriz

Hezkuntzaren lege aurreproiektuaren gaineko eztabaida: presentziak eta ausentziak euskal prentsa idatzian, Aitor Mendia Urrutia, Maialen Oiartzun Irastorza eta Olatz Zinkunegi Goitia

Zaintzaren inguruko iruditegiak Zestoako Zaintza Ekosisteman, Alaitz Uriarte Goikoetxea eta Maider Barañano Uribarri

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)