Teoria fisikoen oinarriak

Jakintza-arloak: Fisika
ISBN: 84-86967-57-0
Argitalpen urtea: 1994
Orrialdeak: 246

Liburu honetan Fisikaren oinarriei buruzko gogoeta egin da, ikasketak egiteko garaian burutu ohi den prestakuntzaren osagarri izateko asmoz. Fisikaren arloan fisikariek arrazonatzeko darabiltzaten abiapuntuko printzipioan azalpena eta oinarrizko kontzeptuen definizioa eta azterketa egin ondoren, ardura berezia jarri da Matematikak Fisikan hizkuntza modura duen garrantzia adierazteko.

Nagusiki Zientzia Fakultateetan (bereziki Fisika Sailean) ari diren ikasleentzat eta irakaskuntza ertainean diharduten irakasleentzat pentsaturik badago ere, ikasketa-arloen muga estuak gainditu nahi izan dira, Fisikaren teorien inguruan ageri diren zenbait arazo filosofiko aztertuz. Eta azalpenerako erabilitako hizkuntza lantzean, zientzi gaien laztasuna gainditzeko ahalegina egin da, bestelako formazioa duten irakasleentzat ulergarri gerta dakien.

Aurkibidea

AINTZINSOLASA

  1. FISIKA ZER DEN. TEORIA FISIKOAK
  2. FISIKAREN LEGEEI BURUZKO KONTSIDERAZIO OROKORRAK
  3. FISIKAREN ESPAZIOA ETA DENBORA
  4. ZER OTE DA MATERIA?
  5. MATEMATIKA ETA FISIKA. FORMALISMOAREN ULERPENA
  6. FISIKAREN TEORIEI BURUZKO ZENBAIT ARAZO FILOSOFIKO
  7. BIBLIOGRAFIA
AURKIBIDE ALFABETIKOA
Teoria fisikoen oinarriak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)