Sukaldaritza-teknologia: sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifikoak
Giza Elikadura eta Dietetika Ikasketetarako testuliburu moduan sortua izan arren, liburu honetan bildutako informazioa baliagarria izango da beste unibertsitateko ikasle eta irakasleentzat nahiz elikagaien teknologian eta prozesatzean interesatutako edozein sukaldari edo sukaldaritza-zalerentzat.
Sukaldaritza-teknologia izeneko diziplina zientifikoa Elikagaien Teknologiaren atal bat da eta azaltzen du nola hainbat eragiketaren eta prozesuren bidez elikagaiak (osagaiak) plater kozinatu bilakatzen diren, zein kontsumitzeko egokiak diren. Gauzak horrela, liburu honetan sukaldaritza-prozesuen oinarri zientifiko batzuk azaltzen dira: zenbait egosketa-metodoren sailkapena eta gertatutako masa- eta energia-transferentzia, erabilitako ekipoak, sukaldaritza-aplikazioak eta, batez ere, eragina elikagaian, hau da, egosketa-prozesuan zehar jakian gertatzen diren aldaketa nutritiboak eta sentsorialak, funtsezkoa baita dietak egiterakoan eta aholkularitza ematerakoan Giza Elikadura eta Dietetika ikasleek aldaketa horiek ondo ezagutzea. Halaber, liburuan laburki azaltzen dira sukalde profesionalaren diseinua eta higiene-oinarriak, eta elikagaien kontserbazioa eta aurreprestakuntza.
SARRERA
1. Sukaldaritza-teknologia: oinarrizko kontzeptua
2. Sukaldea: Sukaldaritza-teknologiaren tokia
3. Elikagaiak kontserbatzeko prozesuakÂ
4. Elikagaien aurreprestakuntza: giro-tenperaturan egiten diren sukaldaritza-eragiketak
5. Elikagaia berotzen duten sukaldaritza- prozesuak: egosketa-prozesuak
6. Energia-transferentzia egosketa-prozesuan
7. Beroaren eragina elikagaianÂ
8. Egosketa-metodoen sailkapena
9.Egosketa-metodoak ingurune ez-likidoan
10. Egosketa-metodoak ingurune koipetsuan
11. Egosketa-metodoak ingurune hezean
12. Egosketa-metodoak ingurune mistoan
13. Egosketa-metodo bereziak
BIBLIOGRAFIA

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu