Soziologia orokorra
Soziologiako ikastaro bati hasiera ematerakoan metodo oso ezberdinak jarrai daitezke. Ni neu analisi historikoan oinarritutako irakasbiderantz alderatzen naiz, zientzia soziala edo gizartearen kontsiderazio zientifikoa gertakizunen egiaztapen hutsetik baino harantzago, beraien jatorri eta bilakaera osoaren azalpeneraino eramateko, hain zuzen ere.
Egitarau-eredu bat, adieraz daitekeen hainbaten arteko bat gehiago bezala, eraiki behar dugu. Lehen saioan ikerketa soziologikoaren aitzindarien historia buruz jardungo dugu. Ekarpen soziologikoak bezala izenda genitzakeenak, eta soziologia zientzia gisa oraindik jaio gabe zegoenean eman zirenak, ibilbide historiko motz eta laburrean agertzen ahaleginduko gara.
Bigarren zatian “Soziologia eta soziologoak: zientzia soziologikoaren definiziozko saio bat” gaiaren bilakaerari ekingo diogu. Modu zedatzailean elaboratuko dugu, giza zientzien esparrurik orokorrenean ikasleak soziologiaren eginkizun espezifikoan barneratzearen berehalako ardura pedagogikoak gidatuta, preseski.
Hirugarren atal batetan “Soziologia eta soziologoak” gaia osatuko da, munduko soziologiaren korronte, autore eta obra errepresentagarrienen mapa-atlas historiko bat marraztuz, hain zuzen ere.
Soziologiaren helburua, errealitate soziala ulertuaz gero zientifikoki azaltzean datza. Honek ez du ukatzen, gizarteari buruzko beste hitzaldi-mota batzuen existentziarik: hitzaldi literarioa, poetikoa, kritikoa, filosofikoa, antropologikoa, psikologikoa, e.a. Gainera, zenbait obra poetiko edo literariok soziologiak berak baino begirada sarkorragoz behar dezake errealitatea, baina soziologiak metodo zientifikoaren arauei obeditzen die, disziplina hau izaera berezi eta ordeztezin bihurtuaz.EGILEARI BURUZ
AINTZINSOLASA
SOZIOLOGIA
Sarrera
Egitaraua
ZIENTZIA ETA IKERKETA SOZIOLOGIKOAREN AINTZINDARIAK
Komentaketarako oinarrizko testuak
1. Platonen testua
2. Aristoteleren testua
3. San Agustinen testua
4. Santo Tomas Aquinoren testua
5. Tomas Mororen testua
6. Nikolas Makiabeloren testua
7. Thomas Hobbesen testua
8. Jean Jacques Rousseauren testua
SOZIOLOGIA ETA SOZIOLOGOAK: ZIENTZIA SOZIOLOGIKOAREN DEFINIZIOZKO SAIO BAT
Testu argigarriak
1. Soziologiaren objektuari buruzko testua
2. Soziologiaren oinarri epistemologiko eta metodologikoei buruzko testua
3. Ideia zuzentzaile edo hipotesiei buruzko testua
4. Analisi kontzeptualari buruzko testuak
5. Interpretazio soziologikoari buruzko testua
6. Orokorpenari edo printzipio teoriko espezifikoei buruzko testua
SOZIOLOGIA ETA SOZIOLOGOAK: MUNDUKO SOZIOLOGIAREN KORRONTE, AUTORE ETA OBREN MAPA-ATLAS HISTORIKOA
1. Soziologiaren jatorriak
2. Durkheimen eskola
3. Soziologia eta geografia
4. Alemaniar soziologia
5. Ingeles soziologia
6. Ipar amerikar soziologia
7. Hego- eta ertamerikar soziologia
8. Hegoaldeko Europako Herrien soziologia
9. Ekialdeko Europako Herrien soziologia
10. Soziologiaren gaurko joerak
GIBELSOLASA
Soziologia eta Antropologia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu