Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak

Jakintza-arloak: Informatika (software mailan), Zientzia teknologikoak
ISBN: 84-8438-069-6
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 503

Sistema digitalen oinarrizko kontzeptu eta diseinu-teknikak aurkezten dira liburu honetan. Liburuan zehar jorratutako gaiak ulertzeko behar diren kontzeptu guztiak bertan azaltzen dira, gai honi buruz ezer ez dakien irakurlearengan pentsatuz idatzi baita. Halere, egiten den bidea luzea da: oinarrizko kontzeptuetatik hasten da liburua, behe-mailako osagai digitalak aurkeztuz, eta bukaeran, berriz prozesadore bat -edozein konputagailuren muina- nola diseina daitekeen azaltzen da, horretarako adibide jakin bat azalduz. Tartean, osagai eta kontzeptu berri asko azaltzen dira. Liburua erabilgarria izan dadin eta gaia ongi ulertzeko, kapitulu bakoitzean, kontzeptuak azaldu eta gero, zenbait ariketa ebazten dira, xehetasun handiz, irakurleak ongi jarrai dezan ebazpena.

Hauek dira liburuan zehar azaldutako gai nagusiak: aljebra boolearra, ate logikoak, bloke konbinazionalak, bloke sekuentzial sinkronoak, memoriak, sistema digitalen diseinu-metodologia, eta prozesadore sinple baten diseinua.

 

Aurkibidea

HITZAURREA

SISTEMA DIGITALAK: SARRERA

1. kapitulua: ALJEBRA BOOLEARRA

1.1. Aljebra boolearra

1.2. Funtzio logikoak

1.3. Ariketa ebatziak

1.4. Ariketak

2. kapitulua: SISTEMA DIGITALETAKO OINARRIZKO GAILUAK: ATE LOGIKOAK

2.1. Bi balio logikoen gauzatzea

2.2. Oinarrizko eragiketen gauzatzea: or, and eta not funtzio logikoak

2.3. Zirkuituen sintesia eta analisia

2.4. Zirkuitu integratuak

2.5. Ariketa ebatziak

2.6. Ariketak

3. kapitulua: BLOKE KONBINAZIONALAK

3.1. Bloke konbinazionalen definizioa

3.2. Multiplexoreak (multiplexers)

3.3. Deskodegailuak (decoders)

3.4. Kodegailuak (encoders)

3.5. Batugailuak (adders)

3.6. Konparagailuak (comparators)

3.7. Unitate aritmetiko/logikoak

3.8. Ariketa ebatziak

3.9. Ariketak

4. kapitulua: BLOKE SEKUENTZIALAK

4.1. Zirkuitu sekuentzialak

4.2. Biegonkorrak

4.3. Bloke sekuentzialak: erregistroak

4.4. Ariketa ebatziak

4.5. Ariketak

5. kapitulua: MEMORIAK

5.1. Sarrera

5.2. Erregistro-multzoak

5.3. Memorien ezaugarri nagusiak

5.4. RAM memoriak

5.5. ROM memoriak

5.6. Beste memoria batzuk

5.7. Gailu programagarriak

5.8. Konputagailu baten memoria-sistema

5.9. Ariketa ebatziak

5.10. Ariketak

6. kapitulua: SISTEMA DIGITALEN DISEINU-METODOLOGIA

6.1. Sistema digitalen kontrol-unitate eta prozesu-unitatea

6.2. Kontrol-unitatearen diseinua

6.3. Kontrol-algoritmoen gauzatzea

6.4. Azken aipamen batzuk

6.5. Ariketa ebatziak

6.6. Ariketak

7. kapitulua: OINARRIZKO PROZESADORE BATEN DISEINUA

7.1. Sarrera

7.2. Oinarrizko kontzeptuak

7.3. BIRD prozesadorearen diseinua

7.4. Ariketa ebatziak

7.5. Ariketak

AZKEN HITZAK

E1 Eransk.: Zenbakien adierazpideak

E2 Eransk.: Zirkuitu digitalen oinarrizko teknologia

E3 Eransk.: VHDL, hardwarea deskribatzeko lengoaia

BIBLIOGRAFIA

AURKIBIDE ALFABETIKOA

Sistema digitalen diseinu-hastapenak: Oinarrizko kontzeptuak eta adibideak