Sintaxi-kaiera. Euskararen analisi sintaktikoaren hastapenak
EHUrekin koedizioan argitaratua
Nola antolatzen dira hitzak perpaus bihurtzeko? Zergatik dira posible perpaus batzuk eta ez beste batzuk? Euskararen egiturak zer erakusten digu giza hizkuntzari buruz?
Testuliburu honek sintaxi teorikoaren oinarriak eskaintzen ditu gramatika sortzailearen barruan eta euskararen ikuspegitik, eta, hizkuntzalaritzan ohi den bezala, hizkuntzen arteko konparazioari ere heltzen dio. Helburuak bi dira: hizkuntzaren egitura sakonago aztertzeko behar diren tresnak eskaintzea eta kontzeptu teorikoak argi irakastea, azalpen ulerterraz eta adibide ugariren bidez.
Liburua hamar kapitulutan antolatu dugu: sintagma-egituratik abiatzen da eta aditzaren, kasu-sistemen eta mendeko perpausen analisia jorratzen du, besteak beste. Teoriaz gain, kapitulu bakoitzak ariketak eta sakontzeko irakurgai-proposamenak eskaintzen ditu, irakurleak ikasitakoa praktikan jartzeko eta gai batzuekiko jakin-mina asetzeko ere.
Ikasleentzat pentsatutako lan didaktikoa bada ere, hizkuntzalaritzan interesa duen edonork baliagarritzat joko du esku artean duzun testuliburu hau. Izan ere, sintaxi teorikoa ikasteko ez ezik, hizkuntza bera beste begirada batekin ulertzeko gonbidapena ere bada.
Hitzaurrea
1. Sintaxia lantzen: oinarrizko zenbait kontzeptu
1.1. Hizkuntza, gogoa ikusteko leihoa
1.2. Kontzeptuak argitzen: gramatika eta barne-hizkuntza; gramatika eta gramatika unibertsala
1.3. Nola aztertu (barne-)hizkuntza? Sintaxia, gramatika
1.4. Batasuna hizkuntz(et)an: uniformetasuna eta aldakortasuna
1.5. Zenbait oinarrizko kontzeptu
1.6. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
2. Sintagma-egitura
2.1. Kategoria motak
2.2. X’ egitura
2.3. Eta laguntzailea zer?
2.4. Teminologian apur bat sakontzen
2.5. Ordena ez-kanonikoak
2.6. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
3. Aditzaren eremua: aditz-sintagmaren egitura
3.1. Aditzak eta argumentuak
3.2. Aditz motak argumentuen arabera
3.3. Aditz-txandakatzeen sarrera
3.4. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
4. Denbora-sintagmaren eremua: laguntzaile-kategoriaren azterketa
4.1. Aditz-sintagma: aski ote?
4.2. Denbora-sintagma aurkezten
4.3. Subjektua denbora-sintagmaren espezifikatzailean?
4.4. Aspektu-sintagma aurkezten
4.5 Aditz trinkoak, nola aztertu? Balizko analisia(k
4.6. Ezeztapena
4.7. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
5. Kasu-sistemak eta ergatibitatea
5.1. Kasu Teoria zertan den
5.2. Kasu Teoriaren hastapenak
5.3. Euskarazko kasu-markaketa azaltzen: nor Aditzen Hipotesia
5.4. Kasu-ezarketa ulertzeko modu berriagoak
5.5. Euskararen ergatibitatea iragankortasunetik azaltzen
5.6. Gaurko ikerketak: ergatiboa berezko kasua edo egiturazkoa?
5.7. Beste afera batzuk Kasu Teorian
5.8. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
6. Konplementatzaile-sintagma eta ezker-periferia, informazio-egitura eta beste
6.1. Konplementatzaile-sintagman barrena
6.2. Rizziren ezker-periferia zabaldua
6.3. Mendeko perpausak: osagarri eta
6.4. Mendeko perpaus jokatugabeak
6.5. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
7. Konplementatzaile-sintagman sakontzen: ezeztapena, nz-mugida eta berauen azterbideak
7.1. Ezeztapena euskaraz
7.2. Euskarazko galderen analisia
7.3. Irla sintaktikoak
7.4. Euskararen bereizgarri pare bat
7.5. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
8. Izen-sintagmaren egituraz: IS, DS eta beste
8.1. Izen-sintagma, IS eta DS
8.2. DS eta IS barneko egituran barrena
8.3. Adjektiboak eta perpaus erlatiboez ohar batzuk
8.4. Egitura funtzionala hedatzen: zenbatzaileak eta
8.5. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
9. DS motak, Uztardura Teoria eta kuantifikazio-
9.1. DS mota nagusiak
9.2. Uztardura Teoriaren hatsarreetarantz
9.3. Eremu hurbilaren zehaztapena
9.4. Uztardura Teoriaren zenbait arazo
9.5. Kuantifikazio-egituretarako sarrera
9.6. Laburpena
Gaian sakontzeko
Ariketak
10. Kapituluen laburpena
10.1. Hizkuntza, gogoaren leihoa
10.2. Sintagmen arkitektura
10.3. Aditzak, argumentuak eta aditz-sintagmaren egitura xehea
10.4. Aditzaren gaineko arkitektura: denbora-sintagma eta
10.5. Kasuak, Kasu Teoria eta ergatibitatearen logika
10.6. Ezker-periferia eta perpausen arkitektura
10.7. Ezeztapena, galderak eta irlak
10.8. Izen-sintagmaren arkitekturan barrena
10.9. Uztardura Teoria
Bibliografia
Glosarioa
Hiztegi laueleduna
