R Hasiberrientzat (itzulpena)

Jakintza-arloak: Matematika
ISBN: 84-8438-077-7
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 82
R analisi estatistiko eta grafikoetara bideraturiko sistema bat da, Ross Ihaka-k eta Robert Gentleman-ek sortua.
Sistema honek nolabaiteko izaera bikoitza du: alde batetik programa bat da, baina bestetik programazio-lengoaia ere bada. R sistema zabalkuntza librea eta kode irekia duen software bat da, SPSS, SAS, eta halako pakete estatistiko komertzial ezagunen ordezkoa.
Dokumentu honen helburua R erabiltzen hasi nahi duten pertsonentzat nolabaiteko hasiera-puntu bilakatzea da. R-ren oinarrizko erabilera lantzeko asmoz, programa horren funtzionamendua sakontzea erabaki du egileak.
R-k eskaintzen dituen aukera piloak ikusita, komeni da hasiberriek kontzeptu eta nozio batzuk bereganatzea eta pixkanaka beren ezagueran aurrera egitea. Bestalde, azalpenak ahalik eta sinpleenak izan daitezen saiatu da egilea, hori bai, xehetasun erabilgarrienak ahaztu gabe; xehetasun horiek, askotan taulen bidez azaltzen ditu egileak.
Aurkibidea
  1. Hitzaurrea
  2. Zenbaitr kontzpturen azalpena hasi aurretik
    1. R-ren funtzionamendua
    2. Objektuen sorkuntza, listatua eta deuseztatzea memorian
    3. Laguntza
  3. Datuen erabilera R-n
    1. Objektuak
    2. Artxibo batetik datuak irakurri
    3. Datuak gorde
    4. Datuak sortu
    5. Objektuen erabilera
  4. Grafikoak R-n
    1. Grafikoen erabilera
    2. Funtzio grafikoak
    3. Behe-mailako komando grafikoak
    4. Parametro grafikoak
    5. Adibide praktiko bat
    6. grid eta lattice paketeak
  5. Analisi estatistikoak R-n
    1. Bariantza-analisi batgen adibide sinplea
    2. Formulak
    3. Funtzio generikoak
    4. Paketeak
  6. Programazio praktikoa R-n
    1. Begiztak eta bektorizazioa
    2. Nola idatzi programak R-n
    3. Nola eraiki geure funtzio propioak
  7. R-ri buruz aurki daitezkeen bestelako dokumentu eta testuak
R Hasiberrientzat (itzulpena)

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)