Psikopatologia

Jakintza-arloak: Psikologia
ISBN: 978-84-8438-485-4
Argitalpen urtea: 2014
Orrialdeak: 419
Anormaltasun psikologikoa zertan datzan agertzen da lehenik. Ondoren, nahaste psikologikoen sailkapen-sistemak aurkezten dira. Nahaste psikologikoei buruzko lehen bi ataletan gaur egun hain ugariak diren aldarte eta barne-herstura nahasteak azaltzen dira. Ondoren, psikopatologiako nahaste nagusia den eskizofrenia eta haren espektroko nahasteak ikertzen dira. Nahaste somatomorfoak eta disoziazio-nahasteak aztertu ondoren, hainbeste pertsona ukitzen dituzten loaren nahasteak azaltzen dira. Substantziekiko mendetasunari eta elikaduraren nahasteei atal bana eskaintzen zaie. Gero zaharren artean hain ugariak diren nahaste neurokognitiboak edo dementziak aztertzen dira. Nahasteen zatia amaitzeko, arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea, parafiliak, genero-identitateko nahastea eta bulkaden kontroleko nahasteak azaltzen dira. Azken bi ataletan psikopatologiako zeinu eta sintomak eta psikopatologiako nahasteen laburpena ematen dira. Liburuan zehar azaltzen diren kontzeptuak eta nahasteak ulertzen laguntzeko eta haiei buruzko gogoeta egiteko hainbat ariketa praktiko proposatzen dira  atal bakoitzean.
Aurkibidea

1. PSIKOPATOLOGIARAKO SARRERA

1.1. Normaltasuna eta anormaltasuna

1.2. Psikopatologiako ereduak

1.3. Nahasteen sailkapen motak

1.4. Sailkapen-sistemak

1.5. Praktikak

2. ALDARTE-NAHASTEAK

2.1. Aldarte-nahaste motak

2.2. Aldarte-nahasteen maiztasuna

2.3. Barne-herstura eta depresioa

2.4. Aldarte-nahasteen kausak

2.5. Aldarte-nahasteen tratamendua

2.6. Suizidioa

2.7. Praktikak

3. BARNE-HERSTURAKO NAHASTEAK

3.1. Barne-herstura orokortuko nahastea

3.2. Izu-ikararen nahastea, agorafobiarekin eta agorafobiarik gabe

3.3. Fobia espezifi koa

3.4. Fobia soziala

3.5. Nahaste obsesibo-konpultsiboa

3.6. Estres akutuko nahastea

3.7. Trauma osteko estreseko nahastea

3.8. Praktikak

4. ESKIZOFRENIA

4.1. Sarrera

4.2. Deskribapen klinikoa

4.3. Eskizofrenia motak

4.4. Nahaste eskizofreniformea

4.5. Nahaste eskizoafektiboa

4.6. Eldarniozko nahastea

4.7. Nahaste psikotiko laburra

4.8. Eskizofreniaren prebalentzia

4.9. Eskizofreniaren garapena

4.10. Eskizofreniaren etiologia

4.11. Diagnostiko diferentziala

4.12. Eskizofreniaren tratamendua

4.13. Praktikak

5. NAHASTE SOMATOMORFO ETA DISOZIATIBOAK

5.1. Nahaste somatomorfoak

5.2. Disoziazio-nahasteak

5.3. Praktikak

6. LOAREN NAHASTEAK

6.1. Sarrera

6.2. Loaldiko faseak

6.3. Loaren nahasteen sailkapena (DSM-IV-TR, APA, 2000)

6.4. Loaren nahaste primarioak: disomniak eta parasomniak

6.5. Beste nahaste mental batekin erlazionaturiko loaren nahasteak

6.6. Gaixotasun mediko baten ondorioz sortutako loaren nahastea

6.7. Substantzien kontsumoak eragindako loaren nahasteak

6.8. Praktikak

7. SUBSTANTZIA PSIKOAKTIBOEKIN LOTURIKO NAHASTEAK

7.1. Sarrera

7.2. Droga motak

7.3. Patologia bikoitza eta komorbilitatea

7.4. Drogekiko mendetasunaren kausak

7.5. Drogekiko mendetasunaren tratamendua

7.6. Praktikak

8. ELIKADURAREN NAHASTEAK

8.1. Sarrera

8.2. Elikaduraren nahaste kuantitatiboak

8.3. Elikaduraren nahaste kualitatiboak

8.4. Praktikak

9. NAHASTE NEUROKOGNITIBOAK

9.1. Sarrera

9.2. Dementziak edo nahaste neurokognitiboak

9.3. Nahaste neurokognitibo motak

9.4. Praktikak

10. ARRETAREN ALTERAZIO ETA NAHASTEAK

10.1. Sarrera

10.2. Arreta-gabezia eta hiperaktibitatea

10.3. Praktikak

11. PARAFILIAK, ABUSU SEXUALA ETA GENEROIDENTITATEAREN NAHASTEAK

11.1. Parafi liak

11.2. Abusu sexuala

11.3. Parafi lien epidemiologia

11.4. Parafi lien etiologia

11.5. Parafi lietarako terapiak

11.6. Genero-identitatearen nahasteak

11.7. Praktikak

12. BULKADEN KONTROLAREN NAHASTEAK

12.1. Diru-xahutzaile eta erosle konpultsiboak

12.2. Joko patologikoa

12.3. Kleptomania

12.4. Piromania

12.5. Eztandazko nahaste etenkaria

12.6. Trikotilomania

12.7. Praktikak

13. PSIKOPATOLOGIAKO ZEINU ETA SINTOMAK

13.1. Kontzientziako eta identitateko asalduak

13.2. Arretaren asalduak

13.3. Hautematearen asalduak  

13.4. Oroimenaren arazoak

13.5. Pentsamenduaren nahasteak

13.6. Mugimenaren nahasteak

14. PSIKOPATOLOGIAREN LABURPENA

14.1. Aldartearen nahasteak

14.2. Barne-hersturako nahasteak

14.3. Eskizofrenia

14.4. Nahaste somatomorfoak eta disoziatiboak

14.5. Loaren nahasteak

14.6. Substantziekin lotutako nahasteak eta mendekotasun-nahasteak

14.7. Elikaduraren nahasteak

14.8. Nahaste neurokognitiboak edo dementziak

14.9. Arreta-gabezia eta hiperaktibitatearen nahastea

14.10. Parafi liak eta genero-identitatearen nahasteak

14.11. Bulkaden kontrolaren nahasteak

ERREFERENTZIA BIBLIOGRAFIKOAK

Psikopatologia