Psikologia politikorako sarrera

Autorea(k): Jose Valencia Garate
Jakintza-arloak: Psikologia, Politika
ISBN: 84-8438-064-5
Argitalpen urtea: 2005
Orrialdeak: 284
Prozesu psikologikoen eta dinamika politikoen arteko lotura aztertzea funtsezkoa da egungo gizarte modernoan. Hala ere, 70eko hamarraldira arte ez da instituzionalizatu lotura hori lantzen duen diziplina: Psikologia Politikoa. Hemen aurkezten den idazlanak lotura horri heldu nahi dio, bere osotasunean ez bada ere, Psikologia lizentziako ikasleek lehen hurbilpena egin diezaioten. Horregatik, eta printzipioz lotura horri dagozkion hainbat ikasgai lizentziako curriculumean badaudenez -Gizarte-mugimenduen psikologia, Gatazken azterketa eta konponketa, Publizitatearen psikologia, Gizarte eta komunitatearen partaidetza, Psikologia juridikoa, besteren artean-, lau atalen bitartez helduko diogu loturari. Lehen bi kapituluetan, Psikologia eta Politikaren arteko loturari helduko diogu, kontzeptualki eta historikoki. Ondorengo bi kapituluetan, funtsezko prozesuei jarriko diegu arreta: Sozializazioa eta lidergo politikoa, hain zuzen ere. Ondoren, ekintza kolektiboari eutsiko diogu hiru kapitulutan zehar: partaidetza politikoa, gabezia erlatiboa eta iritzi publikoaren dinamikak. Azkenik, eta ikerkuntzaren funtzioa ilustratzeko, hainbat ikerketa agertzen dira, zeinetan, dinamika politikoak eta prozesu psikologikoak aztertzen diren. Idazlan honen helburu didaktikoak, halere, ez du esan nahi beste funtziorik bete ez dezakeenik; hain zuzen ere, Psikologia Politikora -beste gizarte-diziplinetatik edota ekintza politikotik- hurbildu nahi dutenentzat sarrera argigarria eta baliagarria aurkez baitezake.
Aurkibidea

HITZAURREA

1. PSIKOLOGIA POLITIKOAREN KONTZEPTU

1.1. Sarrera

1.2. Psikologia Politikoaren instituzionalizatzea

1.3. Psikologia Politikoaren definizio-arazoak

1.4. Psikologia Politikoaren dimentsio teorikoak

2. PSIKOLOGIA POLITIKOAREN IKUSPEGI HISTORIKOA

2.1. Sarrera

2.2. Psikologia Politikoaren jatorriak: XIX. mendeko 2. erdialdea

2.3. Lehen Mundu Gerrara arte

2.4 Bigarren Mundu Gerrara arte

2.5. 60ko hamarraldira arte

2.6. Psikologia Politikoaren instituzionalizaziora arte

3. LIDERGO POLITIKOA

3.1. Sarrera: Lidergo politikoaren hiru ikuspegiak

3.2. Lidergo politikoa: psikologizazioaren eta mugapen kulturalaren artean

3.3. Lidergo politikoa: politika alorreko liderra

3.4. Testuinguruko elementuak

3.5. Liderra aldaketa sozial eta politikoaren eragile gisa

3.6. Iruzkinak

4. SOZIALIZAZIO POLITIKOA

4.1. Sarrera

4.2. Sozializazio politikoaren prozesua

4.3. Eredu teorikoak

4.4. Etorkizunaren ikuspegiak

5. PARTAIDETZA POLITIKOA

5.1. Sarrera

5.2. Partaidetza politikoaren kontzeptua

5.3. Partaidetzari buruzko ikuspegi teorikoak

5.4. Aldagai psikosozialak

5.5. Testuinguru soziopolitikoa

5.6. Ondorioak

6. GABEZIA ERLATIBOA: INJUSTIZIA ETA EKINTZA KOLEKTIBOARI BURUZKO TEORIA

6.1. Sarrera

6.2. Gabezia erlatiboaren teoria

6.3. Gabezia erlatibo motak

6.4. Ondorioak

7. IRITZI PUBLIKOAREN DINAMIKAK

7.1. Sarrera

7.2. Iritzi publikoaren arazoak

7.3. Publikoaren kontzeptua

7.4. Iritzi kontzeptua

7.5. Iritzi publikoa ala irudikapen sozialak?

IKERKETA PSIKOLOGIA POLITIKOAN

8. NAZIO-IDENTITATE GATAZKATSUAK ETA HIZKUNTZA ESTRATEGIAK KOKAPEN-ERREMINTA GISA HAUR ETA NERABEENGAN

8.1. Sarrera: Nazio-identitatea eta hizkuntza

8.2. Lehenengo ikerketa: estatuen eta gutxiengo-egoeran dauden taldeen identitateak

8.3. Bigarren ikerketa: nazio-identitate gatazkatsuak eta hizkuntza kokapen-estrategia gisa

8.4. Ondorioak

9. POLEMIKA PUBLIKOA ETA GERTAERA POLITIKOEN OROIMEN KOLEKTIBOA

9.1. Sarrera

9.2. Lehenengo ikerketa: belaunaldi-kohortea eta gertaera politikoei buruzko oroimen askea: Gerra Zibila eta Trantsizioa

9.3. Bigarren ikerketa: belaunaldi-kohortea, eztabaida publikoa eta Gerra Zibilari buruzko oroitze-prozesuak

9.4. Ondorioak

10. PROZEDURAZKO JUSTIZIA ETA HIZKUNTZAREN ERABILERA: AKUSATUAREN ETA DEFENTSAREN ROLA EPAI-TESTUINGURUAN

10.1. Sarrera

10.2. Metodoa

10.3. Emaitzak

10.4. Ondorioak

11.EZAGUTZA POLITIKOAREN TRANSMISIOA: OINARRI SOZIAL ETA LINGUISTIKOEN AZTERKETA

11.1. Sarrera

11.2. Lehenengo ikerketa: komunikabideek erabilitako estrategia linguistikoak talde arteko testuinguru gatazkatsuan

11.3. Bigarren ikerketa: komunikabideek erabilitako estrategia linguistikoak talde arteko testuinguru “baketsuan”

11.4. Ondorioak

BIBLIOGRAFIA

Psikologia politikorako sarrera

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)