Politika eta gizartea

Jakintza-arloak: Soziologia, Politika
ISBN: 84-8438-053-X
Argitalpen urtea: 2004
Orrialdeak: 254
Esparru politikoa gizartetik bereiztutako esparru autonomo gisa irudikatzen da aro modernoan —esparru ekonomikoa, esparru soziala, esparru erlijiosoa eta beste esparru batzuk banatzen diren modu berean—. Sarritan, bereizketa hori dela eta, fenomeno politikoak beste faktore sozialetatik urrundurik landu dira, unibertso politikoak bizitza propioa izango balu bezala. Halatan, azterketa politikoa Estatuen eta gobernu-erakundeen analisira murriztu da hainbat lan klasikotan.

Gure asmoak ez doaz bide horretatik. Hemen agertzen den ikusmoldearen arabera, bestelako zeregina dagokie Soziologia Politikoari eta Politika-Zientziari. Azken horien eginkizuna da bereiztutako esparru politikoak gainontzeko gizarte eremuekin ezartzen dituen harremanak aztertzea, beste modu batean adierazita, politika eta gizartearen arteko uztarduraren auziari buruzko gogoeta egitea. Azken batean, ezin dugu saihestu esparru politikoak gizartearen atal guztietan sortzen duen astindua. —Eta, alderantziz ere, ezkutagaitza zaigu faktore ekonomikoek, erlijiosoek, kulturalek eta, oro har, sozialek mundu politikoan daukaten eragina—. Esparru politikoak, de facto, gizartearen erdigune metaforikoa betetzen du, beraz, gizarte eremu guztiak zipriztintzen ditu bere funtzionamenduan.

Aurkibidea

HITZAURREA

1. POLITIKA ETA GIZARTEA

1.1. Politika eta Gizartea, bereizketa modernoa

1.2. Politikaren autonomiari buruzko eztabaida teorikoa

1.3. Ikusmoldeen aniztasuna politikaren azterketan

1.4. Politikaren aztergaia gaur egun

1.5. Liburuaren eskema

2. BOTERE POLITIKOAREN EGITUREN GARAPEN HISTORIKOA

2.1. Botere politikoaren egiturak gizarte aurremodernoetan

2.2. Botere politikoaren egiturak gizarte modernoetan. Nazio-Estatuaren eraketa historikoa

3. SISTEMA POLITIKOA ETA EGITURA EKONOMIKOA

3.1. Estatu Liberala

3.1.1. Estatu Liberalaren eredu tipiko ideala

3.2. Estatuaren bilakaera kapitalismo garatuaren garaian. Ongizateko Estatua

3.3. Ongizatearen ereduaren porrota

4. SISTEMA POLITIKOA ETA GIZARTE ZIBILA: PARTE-HARTZE POLITIKOA ETA HAUTESKUNDEETAKO PORTAERAREN AZTERKETA

4.1. Parte-hartze politikoa

4.2. Hauteskundeak

4.3. Haute sleriaren portaeraz

4.4. Emakumeen sufragismoa. Sufragioaren ezartze-prozesua

5. SISTEMA POLITIKOA ETA GIZARTE ZIBILA: ALDERDI POLITIKOAK, PRESIO-TALDEAK ETA GIZARTE-MUGIMENDUAK

5.1. Sorburu bat, him emaitza

5.2. Alderdi politikoak

5.3. Interes-taldeak eta presio-taldeak

5.4. Gizarte-mugimenduak eta herri-mugimenduak

6. BIZITZA POLITIKOAREN ALDERDI KULTURALAK

6.1. Kultura politikoa

6.2. Kultura politikoaren transmisioa eta barneratzea. Sozializazio politikoa

6.3. Komunikazioa eta politika

7. GATAZKA ETA INDARKERIA POLITIKOA

7.1. Gatazka politikoaren definizioaz

7.2. Klase sozialak eta gatazka politikoa

7.3. Gatazka etniko-nazionalak portaera politikoan

7.4. Indarkeria politikoa

8. POLITIKAREN ESANAHI BERRIAK GLOBALIZAZIOAREN GARAIAN

8.1. Globalizazio ekonomikoaren esanahiak

8.2. Nazio-estatuaren krisia dela eta

8.3. Gizarte zibil globalaren kontzeptu kontraesankorra

8.4. Esparru politikoaren definizio berriak

9. BIBLIOGRAFIA

Politika eta gizartea

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)