Plauto. Militar harroputza
Autorea(k): Gidor Bilbao Telletxea, Paula Garcia Iraeta, Maialen Utrilla Arana
Jakintza-arloak: Literatura, Filologia
ISBN: 978-84-8438-670-4
Argitalpen urtea: 2018
Orrialdeak: 130
T. Maccius Plautus da Plauto idazlearen izen osoa. K.a. 259 inguruan jaio eta K.a. 184an hil zen. Gutxienez 21 komedia idatzi zituen latinez, guztiak palliatak (Greziako gaia eta giroa, eta greziar eredua). Komedia horietan, kantaturiko edo musikaren laguntzaz deklamaturiko pasarteak ziren antzezlanaren bi heren; horrekin, pertsonaien hizkera bizi gatzozpinduarekin eta barre eragiteko hainbat teknika baliatzearekin, arrakasta handia lortu zuen garaiko publikoaren artean.
Miles gloriosus ‘Militar harroputza’ arrakastatsuenetakoa izan zen.
Izenburua Pirgopolinizes militar andrezale harroputz ergelak eman dio
antzezlanari, baina komedietako pertsonaia tipiko askok hartzen dute
protagonismoa antzezlanean: esklabo maltzur artetsu eta amarrutsua, esklabo
losintxaria, mutil gazte maitemindua, neska-lagun gazte bahitua (prostituta
dotorea), aguretxoa (gazte izan nahiko lukeena) gazte maiteminduei laguntzeko
prest, prostituta eder, jakintsu eta iruzurtia... Oholtza gainean antzezten
diren gertakizunetan ere eszena tipikoak agertzen dira, baina antzezlanak erritmo
bizia hartzen du,
iruzur bat beste batekin eta nahaste-borraste bat hurrengoarekin kateatuta.