Oinarrizko programazioa: Ariketa bilduma

Autorea(k): Arantza Diaz de Ilarraza Sanchez, Arantza Diaz de Illarraza Sanchez
Jakintza-arloak: Informatika (software mailan)
ISBN: 84-8438-002-5
Argitalpen urtea: 1999
Orrialdeak: 169
Konputagailuen programazioan lehenengo pausoak egin nahi dituenarentzat sortu dugu liburu hau. Oinarrizko kontzeptuak lantzen dira ariketen bidez: aginduak, kontrol-egiturak, oinarrizko datu-egiturak, eta azpiprogramen erazagupena eta erabilpena.
Mundu honetara lehenengo aldiz hurbiltzen denarentzat ez da egokiena zuzenean programazio-lengoaia bat ikastea. Askoz egokiagoa da programazio-lengoaia agintzaile guztiek konpartitzen dituzten kontzeptuak ezagutzea, eta abiapuntu horretatik gero programa idaztea lengoaia bat erabiliz. Euskaraz erraz irakurtzen diren algoritmoak asmatu beharko ditu ikasleak kontzeptu komun horiek lantzeko, beti ere, programazio-lengoaien sintaxi-arau estuak alboratuz.
Aurkibidea

Sarrera

A ZATIA: Ariketa-bildumarako sarrera

  1. Konputagailuen programazioa: algoritmoak
  2. Eredu algoritmikoa. Algoritmoen osagaiak
  3. Algoritmoen osagaiak ADA programazio-lengoian

B ZATIA: Ariketa-bilduma

  1. Algoritmoen oinarrizko osagaiak
  2. Algoritmoen zehaztapenak I
  3. Sekuentizen tratamendua
  4. Azpiprogramen definizioa eta erabilera I
  5. Algoritmoen zehaztapenak II
  6. Azpiprogramen definizioa eta erabilera II
  7. Bektore datu-egitura
  8. Matrizea datu-egitura
  9. Ariketa aurreratuak
BIBLIOGRAFIA
Oinarrizko programazioa: Ariketa bilduma

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)