Narziso berriaz gogoetak

Autorea(k): Juana Atxabal Agirreamalloa
Jakintza-arloak: Filosofia
ISBN: 84-86967-45-7
Argitalpen urtea: 1992
Orrialdeak: 136

"Narziso Berriaz Gogoetak" izeneko saiakera honetan, Modernotasunaren emaitza eta ukapen den gaurko Posmodernotasunaren ezaugarriak, interpretazio kritikoa eta etorkizunerako kimu berri uste direnak eskaintzen dira.

Egileak adierazten duenez, gure aurreko aroak zituen oinarriak utzi egin dira orain, eta zeri eutsirik gabe eta norantz abiaturik ezean zutitu da besteenganako solidaritatea eta konrpomisuak baztertu dituen gizaki osoro indibidualista den Narziso berria. Metapublizitatearen olatuan bizi den Narziso-k errealitatearen ikuskera zatitua du, hisotiran eta politikan jarri zen konfidantza ere galdu egin du eta nahiko zaio bere buruaz arduratzea.

Filosofiaren arloan, ahultasuna etorri da epistemologi metodo izatera. Subjektuaren argaltzea jartu da sendaduraren bidetzat. Subjektu ahulak esperientziaren egoera historiko-kulturaletik hasten du bere pentsaera-ibilaldia.

Posmodernotasunak -egileak azaltzen duenez-, alde ilunen ondoan, baditu bere alde osoro positiboak ere. Galdekizun kezkagarriak eta ahalbide eta esperantza berriak sorterazten ditu posmodernotasunaren munduak. Saiakera liburu honek 1991.eko Euskal Herriko "Pedro Axular" Saria jaso du.

Aurkibidea

SARRERA

I. MODERNOTASUNA: EZAUGARRIAK ETA ONDOEZA

  1. Modernotasunaren ezaugarriak
  2. Modernotasunaren ondoeza

II. NIETZSCHE: POSMODERNOTASUNAREN AITZINDARI

  1. Modernotasunaren aurka
  2. Nihilismoa
  3. Botere-Nahia eta Supergizona
  4. Konklusio batzuk

III. POSMODERNOTASUNA

  1. Ezaugarri orokorrak edo "kaleko posmodernotasuna"
  2. Arteposmodernoa
  3. Filosofia posmodernoa
  4. Erlijioa

IV. INTERPRETAZIO KRITIKO ETA KIMU BERRIAK

  1. Pentsaera ahulaz
  2. Kulturen arteko elkarrizketaz
  3. Historiaz
  4. Etika-politikaz
  5. Erlijioaz
  6. Beste ahotsaz

AMAIERAKO KONKLUSIOA

AIPUAK

BIBLIOGRAFIA

Narziso berriaz gogoetak

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)