Moneta-teoria berrirantz

Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
ISBN: 84-8438-001-7
Argitalpen urtea: 1999
Orrialdeak: 370
Ekonomia eta zientzia ekonomikoa krisian daude. Makroekonomian monetak dauzkan garrantziaz eta zereginaz aritu da Bernard Schmitt ekonomialaria 1953tik.
Schmitt-i jarraituz, Moneta-Teoria Berrirantz izeneko liburuan egungo ekonomia monetarioan alokairuen eta errenten eratzea, eta bankugintzaren jarduera hirukoitza -emisioa, finantzazioa eta kapital finkoaren amortizazioa- arakatzen dira, langabezia eta inflazioa ulertu ahal izateko. Nazioarteko monetaren arazoak ere ikertzen dira: Europako monetarena eta nazioarteko ordainketa patologikoak sortzen duen kanpo-zorra. Azkenik, bizi garen globalizazioan subiranotasun monetarioak esan nahi duena adierazten da.
Moneta-teoria berri honek benetako iraultza zientifikoa dakarrela baieztatzen du egileak.
Aurkibidea
  1. Sarrera
  2. Diruaren garrantzia
  3. Analisi ekonomikoaren historiaren zirriborroa
  4. Denboraren kontzepzio kuantikoa
  5. Produkzioaren teoria monetario berria
  6. Bankugintza.Moneta eta kreditua banku-jardueran
  7. Analisi ekonomiko berria eta Keynes-en irakaspenak
  8. Ekonomia nazionala. Inflazio eta langabeziaren etiologia
  9. Interesaren arazoa
  10. Nazioarteko monetaren jaulkipena: euroa eta bancorra
  11. Kanpo-zorra: nazioarteko ordainketen patologia
  12. Nazio monetarioaren subiranotasuna
  13. Kanpo-zorra eta subiranotasun monearioa
  14. Euskal Herriaren subiranotasun monetarioa
  15. Hitzatzea
  16. Aranskinak
  17. Bibliografia
Moneta-teoria berrirantz

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)