Modernitate kapitalistari kritika: Weber, Frankfurteko Eskola, Habermas
Weber liberala zen, Frankfurteko Eskolako batzuk ezker iraultzailearen pentsalaritzat hartu izan dira, eta Habermas ezker erreformazalearekin lotu izan da. Aldeak alde, modernitateak ekarri dituen dominazio formak salatu dituzte batzuek eta besteek. Horregatik, "kritiko" hitza funtsezkoa zaio orriotara ekarri dugun pentsamenduari.
Helburua hauxe izan da: unibertsitateko ikasleei, irakasleei eta gaian interesa izan dezakeen edozeini, garrantzi handikoak diren pentsalari eta obra batzuei buruzko apunte batzuk eskaintzea. Mundu moderno kapitalista interpretatzeko modu bat ekarri dugu orriotara, hainbat eta hainbat liluratu duena eta liluratzen jarraitzen duena. Beharbada historiako soziologorik handiena izan den Max Weber-ekin hasi eta beharbada gaurko pentsalaririk handiena eta aipatuena den Jürgen Habermas-ekin amaitu.
Arrasateko kooperatibismoari buruzko doktore-tesirako egindako lan teorikoa duzu argitalpen hau. Hori dela eta, aipu batzuk aurkituko dira han-hemenka euskal esperientzia sozioekonomikoari buruz. Euskal kooperatibismoa abiapuntutzat hartuta, begi-puntuan hartu dugun pentsamendu-ildoa euskal unibertsora ekarri gura izan dugu, eta bertako esperientzia batekin zipriztindu, euskal irakurleari errazagoa izango zaiolakoan orriotan isuri den pentsamendua ulertzea.
AURKEZPENA
1. MAX WEBER-EN EKARPEN TEORIKOAREN OINARRIAK
1.1. Sarrera
1.2. Oinarrizko argitze kontzeptuala
1.3. Mendebaldeko gizarte eta kulturaren berezko bilakaera
1.4. Arrazionalizazio-prozesua gizarte-bizitzako esparru ezberdinetan gertatu da
1.5. Arrazionalizazioaren planoak
1.6. Ezin munduari zentzu bateratzailerik atxiki
1.7. Ethos ekonomiko modernoaren eratze historikoa
1.8. Enpresa modernoaren izaera
1.9. Modernitatearen funtsezko anbibalentzia
1.10. Weber-en posizio eta proposamenaren funtsa
2. TEORIA KRITIKOAREN OINARRIA: ARRAZOI INSTRUMENTALAREN GAILENTZEA
2.1. Lehen hurbiltzea: arrazoi oso eta gizatiarraren bila
2.2. Eskola Kritikoaren historia laburra eta bigarren hurbiltzea
2.3. Teoria Kritikoaren bilakaera
2.4. Etika eta moralarekiko harremana
2.5. Ilustrazioaren Dialektika. Arrazoi instrumentalaren garaipena
2.6. Arrazoi instrumentalaren garaipena zientzian eta filosofian
2.7. Arrazoi instrumentala nagusitzearen ondorioak
2.8. Zenbait kritika Teoria Kritikoari
3. HABERMAS-EN PENTSAMENDUAREN OINARRIA: ARRAZOI KOMUNIKATIBOAREN GARRANTZIA
3.1. Sarrera
3.2. Lanaren utopiatik komunikazioaren utopiara
3.3. Ekintza komunikatiboaren teoria: kontzeptu nagusiak
3.4. Sistema eta bizitzaren mundua
3.5. Arrazionalizazio-prozesuaren berrirakurketa
3.6. Modernitatearen diagnostikoa
4. GIZA ARRAZOI OSOAREN BILA
4.1. Pentsamendu-ildo baten noranzkoa: kontzientzia tragikotik esperantzarako ibilbidea
4.2. Azken ohar gisa: gizarte-zientzien bira dialogikoa

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:
Sartu