Lehen Hezkuntzako irakaslegaientzako problemak: Aritmetika eta Aljebra
UPV/EHUrekin koedizioan argitaratua
Problemak ebazteko gaitasuna matematika-gaitasunaren adierazle nagusia da. Liburu honek, bereziki, Lehen Hezkuntzako irakaslegaiei lagundu nahi die zenbaitetan malkartsuxeak diren aritmetika nahiz aljebraren eremuetako problemagitza-bideetan barna. Lan honen izan-nahia ezinbestekoa eta ezin praktikoagoa da, gure ustean: oinarrizko problema ebatzien eta pausoz pauso azalduen bilduma baituzu esku artean, irakurle. Esan nahi baita, ezer gutxi da teknika heuristikoak buruz jakitea horiek praktikan nola gauzatu ez badakigu, edo ebatzitako problema eredugarrien corpus mardulxerik ez badugu eskura, edo geuk gerok problema bat ebatzi ondoren gure ebazkera zuzena den jakiterik ez badugu. Behar horri erantzun nahi dio lan honek.
Jardutetik datorkigu problemak ebazteko gaitasuna. Ekinaren ekinez konfiantza eta atsegina geureganatzen ditugu. Bada, nondik eskuratu problemak egiten jarraitzeko adorea praktikan bertan ez badugu atseginik hartzen? Matematika gozatzen eta problemagintzan aurrera egiten akuilu eta bide-leungarri izango ahal zaizu liburu hau.
Izagirre Kortari eta Joxemari Sarasua Fernándezi egindako elkarrizketa