Kooperatiben jabetza. Bazkideak kooperatiben agintean

Jakintza-arloak: Zuzenbidea eta Jurisprudentzia
ISBN: 978-84-8438-176-1
Argitalpen urtea: 2008
Orrialdeak: 94

Liburu honen helburua Kooperatiben Agintearen oinarrien azterketa berri bat egitea da, kooperatiben jabetza enpresa mota guztien artean kokatuz eta kokapen horretan azaltzen diren erakunde mota bakoitzaren abantailak eta berezko arazoak aztertuz.

Azken hamarkadotan enpresaren teorian azaleratu diren kontzeptu eta aurrerapen berrian kontuan harturik, ikuspegi berri batetik abiatzen da liburu hau eta kooperatiben jabetza eta kontrolaren oinarrizko ezaugarriak aztertzen ditu. Garrantzi handikoa izan da horretarako kooperatiba mota guztiak kontuan hartzea, horietako bakoitzaren ezaugarria bazkideen kokapenaren aldetik -baita interes, kudeaketa eta zaintzaren aldetik ere- zeharo ezberdinak baitira.
Aurkibidea

1. BAZKIDEAK KOOPERATIBETAN

1.1. Bazkideen partaidetza pertsonalista eta berdintzailea
1.2. Bazkidearen motibazioa: kooperatibaren egitura eta agintearen gakoa
1.3. Kapitala eta lana enpresaren egitura eta agintean
1.4. Enpresa mota bakoitzean lan-faktoreak duen egiturazko kokapena. Oinarrizko irizpideak

2. BAZKIDEAK JARDUERAKO PARTE-HARTZAILEAK
2.1. Kooperatibak eta parte-hartzea jardueran
2.2. Kooperatibak enpresa-harremanen eta merkatu-harremanen artean
2.3. Bazkideek jardueran parte hartzeak agintean duen eragina

3. BAZKIDE MOTAK
3.1. Langilea bazkide gisa
3.2. Hornitzailea bazkide gisa
3.3. Bezeroa bazkide gisa
3.4. Jardunik gabeko bazkideen kokapena
3.5. Kooperatiba motak eta bazkide motak
3.6. Bazkideak bitariko kooperatibetan
3.7. Bazkide diren kooperatibak
3.8. Lankidetzaren mugak


4. BAZKIDEAK ETA AGINTEAREN KUDEAKETA
4.1. Kooperatiben agintean bazkideak duen benetako kokapena
4.2. Bazkideen arteko joko politikoen arazoa
4.3. Bazkide pasibo edo geldoen arazoa
4.4. Kooperatiben egitura eta agintea. Irizpide orokorrak
4.5. Kapitala eskuratzeak agintean duen eragina
4.6. Zaintza-merkatua kooperatibetan
4.7. Botoaren sakabanaketa kooperatiben agintean
4.8. Bazkideen interesen sakabanaketaren eragina
4.9. Bazkide egokienaren ezaugarriak


5. BATZAR NAGUSIA
5.1. Batzar Nagusia, bazkideen bilera
5.2. Batzar Nagusietan parte hartzea eta korporazio-agintea
5.3. Asmoen eraketa Batzar Nagusian
5.4. Taldeen asmoen antolaketa
5.5. Sektore edo Ataleko Batzarrak
5.6. Batzar Nagusiaren antolaketa
5.7. Batzar Nagusiaren berezko gaitasuna eta ahalmenak
5.8. Ordezko jardute-sailak edo organoak
5.9. Administratzaileak Batzar Nagusian izendatzea
5.10. Indar-oreka berria


BIBLIOGRAFIA

Kooperatiben jabetza. Bazkideak kooperatiben agintean

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)