Kanpo-zorraren patologia

Autorea(k): Joseba Felix Tobar Arbulu, Joseba F. Tobar-Arbulu
Jakintza-arloak: Zientzia ekonomikoak
ISBN: 84-8438015-7
Argitalpen urtea: 2001
Orrialdeak: 151
Kanpo-zorraren arazoa nazioarteko ekonomiaren errealitate mingarria da.
Zenbait bide erabili dira kanpo-zorraren zama murrizteko. Orain arte
proposaturikoak adabakiak baino ez dira izan, hots, ez dira benetako
irtenbidea izan. Okerrago oraindik, zorra bera barkatua izanen balitz,
berriro ere agertuko litzateke. Izan ere, kontua ez dagokio arlo moral
edo etikoari, banku-monetaren kontzeptu faltsu bati baizik. Gertaera
hori defizit teoriko batetik dator. Monetak aktibo gisa hartu direnetik,
eta nazioarteko harremanetan dibisa berezi batzuk -dolarra, bereziki-
onartuak izan direnetik, herrialde bateko egoiliar zordunek egiten duten
ordainketari beren herrialdearen ordainketa gehitu behar zaio. Anomalia
hau ez da konponduko harik eta monetaren eginkizuna -alegia, nazioarteko
monetaren eta moneta nazional desberdinen eginkizunak- kontuan hartu arte.
Bernard Schmitt ekonomialariaren teoriaren laguntzaz, kanpo-zorraren
zerbitzuaren irtenbidea zer-nolakoa izan beharko litzatekeen aztertu du
liburu honetan autoreak.
Aurkibidea

1. SARRERA

2. DIRUAREN ARAZOA MERKATARITZA-BALANTZAREN OREKAREN ETA DESOREKAREN KASUAN
2.1. Merkataritza-balantzaren orekan dagoen diruaren neultratasuna
2.2. Merkataritza-balantzak desorekan daudenean, kapital- fluxuen desorekak balantzan jarriz lortzen da ordena monetarioa

3.KANPO- ZORRAREN ZERBITZUA: ANOMALIA FORMALAREN ITURRIA
3.1. Kanpo-zorraren zerbitzuak (amortizazioa eta interesak) nazioarteko ordainketen "urrezko araua" hausten du
3.2. Kanpo-zorraren zerbitzuari dagokion anomaliaren esanahi zehatza
3.3. Hegoaren merkataritza-esportazio netoak ordaindu gabe segitzen du kanpo-hartzekodunei transferitzen zaienean, beraien ordainketa deuseztaturik dagoen heinean
3.4. "Urrezko arauaren" betetzearen froga, ez-zordundua den soberakindun herrialde baten kasuan
3.5. Nazioarteko ordainketei dagokien bizioaren diagnosia

4. KANPO-ZORRAREN ZERBITZUARI DAGOKION BIZIOAREN EGIAZTAPEN ESPERIMENTALA
4.1. Hegoaldeak ezin du H dirutan bere kanpo- zorraren zerbitzua gauzatu
4.2. Hegoko merkataritza-soberakinak, kanpo- zorraren zerbitzuaren aurrebaldintzak
4.3. Hegoaren merkataritza-soberakinean irabazitako kanpo-monetak kosturik gabe eskuratu beharko lirateke hegoaren kanpo-zorraren zerbitzurako
4.4. H herrialdearen kanpo-zorraren zerbitzu bakoitzat I diruko eskari-soberakina -H diruan- inplikatzen du

5. KANPO- ZORRAREN ZERBITZU BIKOITZAREN BESTE FROGA BAT
5.1. Iparreko hartzekodunei Iparreko inportatzaileek ordaintzen diote
5.2. Hegoak bere kanpo-zorraren ordainketa bakoitzean bi errenta ezberdin (barnekoa eta kanpokoa) ukatzen ditu
5.3. Zorpeko herrialdeek jasaten duten zama bikoitzaren eredu numerikoa

6. DESORDENAREN EGIAZTAPEN ESTATISTIKOA
6.1. Balantza korronteen baturaren defizit globala
6.2. Fluxuen eta stocken analisia ez da nahikoa

7. NAZIOARTEKO ORDAINKETA MONETARIOEN ETORKIZUNA
7.1. Arazoak ez dauka irtenbiderik
7.2. Estatu Batuak munduaren banku gisa
7.3. Nazioarteko kapital espekulatzailea
7.4. Dolarra aktibo gisa
7.5. Truke- tasa flotatzaileak eta nazioarteko zorraren arazoa
7.6. Nazioarteko likidezia eta atzerriko kapital-metaketa

8. KANPO-ZORRAREN ORDAINKETEN ARAZORAKO HERRIALDE SOIL ETA BAKAR BATERAKO PROPOSAMENA
8.1. Printzipio orokorrak
8.2. Erreformaren arau sintetikoak
8.3.Kasu desberdinen laburpena

9. HITZATZEA

10. ERANSKINA: NAZIOARTEKO INTERESEN MULTIPLIKATZAILEA 2 ZENBAKIA DA
10.1. Arazoa
10.2. Edozein nazioarteko ordainketa fluxu monetarioa eta fluxu finantzarioa da aldi berean
10.3. A herrialdearen kanpo-zor netoaren eratzea p0 epealdian
10.4. Interesen ordainketaren ondorioz, A herrialdeari esportaziobaliokideen ordainketa erreala kentzen zaio
10.5. A zorpeko herrialdeak interes netoko kopuru bat ordaintzen duenean, bere inportazioen trukean aktibo finantzarioak inportatzea debekatzen zaio
10.6. Nazioen arteko interesen ordainketen berezitasuna
10.7. Beste froga bat
10.8. Interesen ordainketaren berezitasunaren beste adierazpen osagarri bat
10.9. x dolarreko interesen ordainketa internazionalak bi ondorio ezberdin dauzka herrialde zordunduaren kalterako: erreserbatan x dolarreko eratzea debekatzen du eta, gainera, existitzen diren erreserben kantitatea x dolarretan murrizten du
10.10. Munduko Bankuaren Global Development Finance delako txostenak desfuntzionaltasuna egiaztatzen du

11. BIBLIOGRAFIA

Kanpo-zorraren patologia

Liburu honen doako edizioa deskargatzeko webgunean login egin behar da:

Sartu
Deskargatu (pdf)